Sormen prozesua

Ezagutza ez da letrena ez eta zientziena ere, eta horregatik hain zuzen ere Passion for Knowledge jaialdian ez dira soilik fisika, kimika, ingeniaritza edo botanika izango hizpide. Bada lekua ezagutzaren adar guztientzat, baita euskal kulturak oso berea duen Bertsolarien munduarentzat ere.

Saio berezi honetan, Euskal Herriko hiru bertsolari nabarmenetakoen eskutik, bat-bateko bertso bat sortzeko prozesua zertan datzan ikusi eta ikasteko aukera izango dugu. Bertsolarien saioa, ostiralean, irailaren 30ean, arratsaldeko 18h00-k inguru izango da egoitza nagusian, hitzaldi nagusiekin tartekatua.

Erabat kontzentratuta ematen duen segundo horietan, gai bat emanda puzzleko pieza guztiak ongi jarri eta errimak eta doinua ongi uztartu behar dituelarik, zer gertatzen da bertsolariaren buruan?

Eman izena Hitzaldi Publikoetan

Saioa euskaraz izango da, eta ikus-entzuleek eskuragarri izango dute interpretazio zerbitzua gaztelerara eta ingelesera.



  Ostirala, 30 IRA
Arratsaldea
18:10 - 18:50 Bertsolariak imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

 

Amets ARZALLUS Bertsolaria

 

Andoni EGAÑA Bertsolaria

 

Maialen LUJANBIO Bertsolaria

 

Gai jartzailea: Ainhoa ARAMBURU PUENTE

Bertsolariak: sormen prozesuaEU