Programa publikoak, bestalde, Naukas Passion saioa ere biltzen du, Naukas: zientzia, eszeptizismo eta umorezko komunikazio eta dibulgazio zientifikoko online plataforma ezagunarekin lankidetzan eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren koordinaziopean.

Hitzaldi nagusien ondoren, zenbait egunez, Naukas-eko kolaboratzaile onenak Victoria Eugenia Antzokiko agertokira igoko dira publikoari hainbat gai zientifikori buruzko beren ikuspegi berezia helarazteko. Formatua plataformak aurrez antolatu dituen komunikazio zientifikoko ekitaldi arrakastatsuek izandako bera izango da: 10 minutuko hitzaldi laburrak, zientzia modu erraz, dinamiko, dibertigarri eta originalean zabaltzeko.

Horretaz gain, Naukas Passion saioak borobiltzeko, jaialdiaren azken egunean, larunbatean, urriaren 1ean, arratsaldeko 17h30-tan, saio oso berezi bat izango dugu; Xurxo MARIÑO neurozientzialari eta dibulgatzailea eta Vicente MOHEDANO aktorearen eskutik 'Discurshow' bat, hau da, hitzaldi antzeztu bat ikusteko aukera izanen dugu.

Eman izena Hitzaldi Publikoetan

Saio guztiak zuzenean emango dira streaming bidez webgune honetatik bertatik. Hitzaldiak gazteleraz izango dira, eta interpretazio zerbitzua egongo da euskarara eta ingelesera.

Aboutus slide 1
  Asteazkena, 28 IRA
Arratsaldea
19:30 - 20:30 Naukas Passion imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

19:30

Clara GRIMA Universidad de Sevilla

19:40

Dolores BUENO Institut de Ciència de Materials de Barcelona (ICMAB-CSIC)

19:50

Beatriz SEVILLA MONTERO Universidad Autónoma de Madrid

20:00

José Ramón ALONSO Universidad de Salamanca

20:10

Daniel TORREGROSA LÓPEZ Asociación de Divulgación Científica de la Región de Murcia

20:20

Aitor SÁNCHEZ GARCÍA Universidad de Granada



  Ostirala, 30 IRA
Arratsaldea
19:30 - 20:30 Naukas Passion imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

19:30

César TOMÉ Euskampus Fundazioa

19:40

Natalia RUIZ ZELMANOVITCH Instituto de Ciencia de Materiales de Madrid (CSIC)

19:50

Almudena MARTÍN CASTRO Innaxis Research Institute and Foundation, Madrid

20:00

José Antonio PÉREZ LEDO Telebistako gidoilaria eta zuzendaria

20:10

Helena MATUTE Deustuko Unibertsitatea, Bilbo

20:20

Pablo RODRIGUEZ Wageningen University, Herbehereak



  Larunbata, 1 URR
Arratsaldea
17:30 - 18:30 Naukas Passion Berezia - Discurshow imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

 

Xurxo MARIÑO Universidade da Coruña

 

Vicente MOHEDANO Aktorea

Hizkuntza! Ia harekin jaiotzen gara; egunero erabiltzen dugu gure pentsaerak antolatzeko eta besteei transmititzeko; gizakion gaitasun esklusiboena da –beste izaki bizidunek ez dute mintzamenik–; funtsezko tresna da gizartea antolatzeko, kontrolatzeko eta garatzeko; hala eta guztiz ere, eboluzioaren prozesuan nola azaldu zen zientziaren misterio handienetakoa da. Ez dakigu noiz eta nola garatu zen hizkuntza, baina ideiak badira, ugari gainera! Hitzaldi/ikuskizun honetan ideia horietako batzuetan arakatuko dugu. Ideia horietako batzuen arabera, gure aurrean ez dauden gauzetan pentsatu ahal izateko sortu zen hizkuntza, ez dauden kontuetan pentsatzeko, hezur muin jale hutsak izateari uzteko eta dieta egoki bat edukitzeko helburuarekin.