Azken eguneratzea: 2016/09/15
Emanaldia zuzenean imagen ponente

Astelehena, 26 IRA
Goiza
Arratsaldea
Egun Osoa
09:00 -
18:00
ZIENTZIA ESKOLA
CFM eta UPV/EHU Ignacio Mª Barriola,
Donostia
10:00 -
21:00
ARGAZKI ERAKUSKETA
Aquarium,
Donostia
Beste Hirietan

Egitarau osoa

Hitzaldiaren hizkuntza:
Euskera EU, Español ES, English EN

Asteartea, 27 IRA Asteazkena, 28 IRA Osteguna, 29 IRA Ostirala, 30 IRA Larunbata, 1 URR

  Asteartea, 27 IRA
Goiza
10:30 - 12:00 PhD Formakuntza

DIPC, Donostia

 

Martin KARPLUS Harvard University, Estatu Batuak; Université de Strasburg, Frantzia

Arratsaldea
17:30 - 18:15 Inaugurazioa imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

17:30

Emanaldia
Breaking Boundaries
Melissa Pierce Murray, Diana Scarborough eta Dantzaz kompainia

17:45

Irekiera Ekitaldia
Iñigo URKULLU Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria
Eneko GOIA Donostiako Alkatea
Pedro Miguel ETXENIKE UPV/EHUko Katedraduna eta DIPCko Presidentea

18:15 - 20:30 Hitzaldi Nagusiak imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

18:15

Dudley HERSCHBACH Harvard University, Estatu Batuak

Gure aitak bazuen oso gustuko esaera bat: "Zaila berehala egiten dugu, ezinak denbora pixka bat gehiago behar du". Haur nintzenetik atentzioa eman zidan bigarren esaldiak, segur asko darizkion ausazko kongruentzia ezagatik eta ukitu heroikoagatik. Harrez gero hamarka urte joan direnean ere txunditzen nau esaldiak, agian lehen baino gehiago. Izan ere, hamaika aldiz ikusita nago "ezinezkotzat" zirenak lortu dituzten zientzialari ausartak bezain saiatuak. Berritzaile ausart horietatik askok eta askok ilusio, debozio eta poz handiz eraman dituzte burura beren ikerkuntza eta irakaskuntza jarduerak. Hitzaldi honetan institutuaren eta gradu aurrearen mailako zientziaren irakaskuntzari eta ikaskuntzari buruzko proposamenak eta iruzkinak izango ditugu hizpide. Institutuetako eta udako ikastaroetako zientzia jardunaldietan ikasle eta irakasle askorekin izandako elkarrizketen eta hogei urtetik gora Harvardeko Unibertsitateko lehen mailako ikasleen kimika irakasle gisa bizi izan dudan esperientziaren emaitza dira horiek. Baina, hasteko, "ezinezkoa" zen hezkuntza mailako garaipen baten historia kontatuko dut. Hezkuntzaren estrategiari buruzko mezu esplizitua baino, jarduera zientifikoaren funtsezko alderdiak zeharka transmititzen ditu pasarte honek, esate baterako, jakin-minak bideratutako ikerkuntzaren balio praktikoa, edo zientziaren eta giza zientzien arteko ahaidetasuna, arte liberal gisa ulertuta.
18:55

Etenaldia

19:05

Andrew BLAKE The Alan Turing Institute, Erresuma Batua

Ikusteko gaitasuna duten makinak errealitate bihurtu dira azken hamarraldian. Ikusmena bideo eta argazki kameretan, autoetan, artearen esparruko softwarean eta etxeko gailuen diseinuan dago. Makina horiek beren hondar alea jartzen dute segurtasunaren esparruan, nola erabiltzailearen esperientzietan hala osasunaren, hedabideen eta arteen aplikazioetan. Kontzeptu matematikoetan eta adimen artifizialean oinarrituta dago aipatu gailuen funtzionamendua. Psikologoek azaldu dute ageriko mundua leku anbiguoa dela, eta ikusmen artifizialeko sistemek sortutako ziurgabetasunari egin behar diotela aurre. Eta hori probabilitateak kalkulatuz egiten dute; izan ere, apustuak egiten dituzte. Objektuen forma, mugimendu eta kolore guztiak tratatu daitezke modu horretan. Esplorazioan datzan pertzepzioaren filosofiari dagokio ikuspegi hori: ikusgarriak zein objektu izan daitezkeen azaltzeko hipotesiak konparatu eta aukeratu, irudi bat ahalik eta modurik osoenean azaltzeko.
19:45

Dame Jocelyn BELL BURNELL Oxford University, Erresuma Batua

Sarritan, Unibertsoari modu berri batean erreparatzen diogunean, ustekabeko fenomeno berriak deskubritzen ditugu. Detektagailuen (esate baterako, CCD-ak) eta ordenagailuen esparruan egindako azken aurrerapenek aukera ematen diete astronomoei iraupen laburreko fenomenoak (garrak, eztandak, izarren eta galaxien distiran gertatzen diren aldaketak) sistematikoki bilatzeko. Lehendik ere ezagunak ziren fenomeno horietako batzuk (supernobak, kasurako), baina ustekabean deskubritu dira bestetzuk (gamma izpien eztandak, esate baterako). Gainera, azkenaldian objektu mugikor gehiago bilatu dira sistematikoki, adibidez, Lurraren kontra talka egin lezaketen asteroideak. Orain fase berri batean sartzen ari gara, teleskopioak handiagoak eta ugariagoak dira, datuen fluxuak handiagoak, eta maiztasun baxuko irrati-teleskopio berritzaileen bidez egindako behaketak ditugu.
Egun Osoa
09:00 - 18:00 Eskola Zientifikoa

CFM eta UPV/EHU, Donostia

10:00 - 21:00 Argazki Erakusketa
Martin KARPLUS "50garren hamarkadako kolorea"
Aquarium, Donostia


  Asteazkena, 28 IRA
Goiza
10:00 - 13:30 Topaketak imagen ponente

Bizkaia Aretoa UPV/EHU, Bilbao

10:00

Parte-hartzaileen akreditazioa eta Photocall-a

10:30

Aurkezpena

10:45

Lehen zatia
Zientzialarien aurkezpenak eta galdera-erantzunen lehen zatia

 

Martin KARPLUS Harvard University, Estatu Batuak; Université de Strasburg, Frantzia

 

Dame Jocelyn BELL BURNELL Oxford University, Erresuma Batua

 

Claude COHEN-TANNOUDJI École Normale Supérieure (ENS), Frantzia

11:30

Kafea edo hamaiketakoa

12:00

Bigarren zatia
Galdera-erantzunen bigarren zatia

13:00

Amaiera
Taldeko argazkia

11:00 - 12:30 PhD Formakuntza

La Salle Ikastetxea, Donotia

Arratsaldea
17:30 - 19:30 Hitzaldi Nagusiak imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

17:30

Sir John PENDRY Imperial College London, Erresuma Batua

XXI. mendeko zientziak erronka berriak planteatu dizkio optikari, argiaren kontrolari dagokionez. Zorionez, lagun gaitzakeen material mota berri bat dugu. Metamaterialak kontzeptu berri bat dira, eta aurrekaririk ez duen argiaren kontrola ahalbidetzen dute. Fotoiak sorta handitan agertzen dira normalean, 1 mikra artekoak; aldiz, material hauek erabilita, mila aldiz txikiagoa den argiaren fokuratze bat lor dezakegu, nanoeskalara arte, non fotoi bat atomoarekin berdintzen den, aukera berriak emanez hainbat gailutarako. Metamaterial hauetako batzuei esker, ura bailitzan jaria daiteke argia oztopoen artetik, objektu horiek ikusezin bihurtuz behatzaileentzat. Berrikuntza handiak egin badira ere, oraindik bide luzea dago egiteko. Alor hau etengabeko bilakaeran dago, aplikazio askotarako teknologia oso disruptibo baterantz, non argiaren kontrola (edo, orokorkiago, erradiazio elektromagnetikoa) funtsezkoa den; hala nola telekomunikazioak, eguzki energiaren aprobetxamendua, teknologia furtiboa, irudi eta sentsore biologikoak edo diagnostiko medikoak.
18:10

William FRIEDMAN Harvard University, Estatu Batuak

Harvard Unibertsitateko Arnold Arboretumeko zuzendari William (Ned) Friedmanek begi ona du xehetasunetarako, eta entusiasmo kutsakor bat landare kontuetan. Urte askoan, bere bulego eta laborategitik alde egin eta Arboretumeko zuhaitz artean paseatzen ibili da, eta ezin konta ahala argazki egin dizkie landare bikain horiei eta haien magia biologikoari. Hitzaldi honetan, Nedek bere irudiak erakutsi eta istorioak kontatuko dizkigu, Harvardeko zuhaitzen museo bizian behatu ahal izan dituen fenomeno eder eta efimeroei buruz: erleen polinizazioa errododendroetan; konifero gorri gazte baten pinaburu baten irudi perfektuaren bilaketa; neguko kimuen edertasuna (“kimu biluziena” bereziki); edo lorategi botanikoen funtzioa eboluzioaren bihotzean datzan mutazio prozesuaren dokumentazioan. Eta ez hori bakarrik: kontatuko digu ere nahikoa dela arreta jartzea, poltsikoko kamera txiki bat eskuratzea eta urtean zehar pasieran ibiltzeko lorategi bat edukitzea landareen irudi harrigarriak sortzeko eta izadiaren edertasunaz eta konplexutasunaz ohartzeko.
18:50

Álvaro de RÚJULA CERN (Suiza); Instituto de Física Teórica UAM-CSIC

La capacidad para “crear” es lo que distingue a (algunos) humanos del resto de los animales. Al menos dos de los tres citados tipos de creación se ocupan, entre otras cosas, de entender el universo y —en particular— su origen. El recientemente descubierto Bosón de Higgs y la expansión acelerada del universo nos informan sobre la naturaleza del vacío, que resulta no estarlo. El vació no es la nada. Para colmo, la densidad media de energía del vacío medida por los cosmólogos y la que, desde el descubrimiento del citado Bosón, los físicos de partículas pueden estimar… difieren en 56 ordenes de magnitud. Es quizás la mayor contradicción (científica) de todos los tiempos. Todo aquel que no intente resolverla —al menos una ahora al día— merece un severo castigo.
19:30 - 20:30 Naukas Passion imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

19:30

Clara GRIMA Universidad de Sevilla

19:40

Dolores BUENO Institut de Ciència de Materials de Barcelona (ICMAB-CSIC)

19:50

Beatriz SEVILLA MONTERO Universidad Autónoma de Madrid

20:00

José Ramón ALONSO Universidad de Salamanca

20:10

Daniel TORREGROSA LÓPEZ Asociación de Divulgación Científica de la Región de Murcia

20:20

Aitor SÁNCHEZ GARCÍA Universidad de Granada

Egun Osoa
09:00 - 19:00 Eskola Zientifikoa

CFM eta UPV/EHU, Donostia

10:00 - 21:00 Argazki Erakusketa
Martin KARPLUS "50garren hamarkadako kolorea"
Aquarium, Donostia
Beste Hirietan
19:00 - 20:00 Hitzaldi Nagusia

Bizkaia Aretoa UPV/EHU, Bilbao

 

Klaus von KLITZING Max-Planck-Institut für Festkörperforschung, Alemania

Metrologia (neurrien zientzia) arduratzen da neurrien nazioarteko uniformetasunaz eta doitasunaz. Gaur egun, sistema internazionaleko (SI unitateak) zazpi unitateak (metroa, kilogramoa, segundoa, amperea, kelvina, mola eta kandela) erabiltzen dira izadian dagoen guztia zenbakiekin eta unitateekin adierazteko. Munduko lehen unitate sistema Frantziako Iraultzan sortu zen, metroarentzako eta kilogramoarentzako prototipoekin. Gaur egun ere, platino-iridio artefaktu bat da definizioz nazioarteko masa unitatea, nahiz eta estandar hori oso egonkorra ez den. Horregatik, Pisuen eta Neurrien Konferentzia Nagusiak, 2014ko azaroan egin zuen azken bilkuran, nazioarteko metrologia komunitateari eskatu zion izadiko konstanteetan oinarritutako sistema berri bat sortzea egungo SI sistema ordezteko, eta lan horiek 2017ko uztailerako amaitzeko. Hall kuantikoa efektuak (1985eko Nobel Saria) berebiziko garrantzia du garapen honetan, ez bakarrik unitate elektrikoentzat, baita kilogramoarentzat ere.


  Osteguna, 29 IRA
Goiza
10:30 - 12:00 PhD Formakuntza

DIPC, Donostia

 

Dudley HERSCHBACH Harvard University, Estatu Batuak

Arratsaldea
17:30 - 19:30 Hitzaldi Nagusiak imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

17:30

Agustín SÁNCHEZ-LAVEGA Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

1996. urtean deskubritu zuten aurreneko exoplaneta, hau da, Eguzkia ez den beste izar baten inguruan biratzen den planeta. Harrez gero 3.500dik gora exoplaneta daude katalogatuta, eta haietako askok Eguzki-sistemako planetek ez dauzkaten ezaugarriak dauzkate. "Planetodibertsitate" esaten diodan munduen aniztasun aberatsa osatzen dute. Batzuk Lurraren antzeko planetak dira, beste batzuk Superlurrak dira, badira Jupiter bezalako erraldoiak ere, oso-oso beroak, eta badira ozeano-planetak. Hitzaldi honetan exoplanetak aztertzeko metodoen eta haien ezaugarri nagusien berri emateaz gain, etorkizuneko esplorazioen helburuak aurkeztuko dira, biziaren seinaleak bilatzeko ahaleginak egingo baitira dagokien izarretik distantzia egokira dauden exoplanetetan, "bizigarritasun eremua" deritzon aldean, non bizirako ezinbestekoa den ura egoera likidoan dagoen.
18:10

Elena CATTANEO Università degli Studi di Milano, Italia

Zelula amei buruzko ikerkuntzaren esparru batzuk azalduko dira hitzaldi honetan, eta giza gaixotasunak ulertzeko eta tratamendu berriak garatzeko duten gaitasunaren berri emango da. Zientziaren eguneroko istorioak izango dira abiapuntua, saiakuntza bat nola sortzen den, emaitzak nola lortzen diren eta porrota nola gainditzen ikasten dugun gogoraraziko da. Ezezaguna esploratzeko garaian eta gure gizartearen izenean zientziak erakusten dituen bizitasunak eta erantzukizunak menderatutako ibilbidearen atala osatzen dute horiek guztiek. Azkenean ikusiko dugu nola ibilbide hori askatasunean oinarrituta dagoen, eta nola bere hondar alea jartzen duen gizartearen eta pertsonen garapenaren bidean.
18:50

Martin KARPLUS Harvard University, Estatu Batuak; Université de Strasburg, Frantzia

Ibilbide intelektual bat aurkeztuko dugu hitzaldi honetan, animalien mugitzeko funtziotik hasi eta mugimendua ahalbidetzen duten molekulekin amaituta. Eskuarki mugimendua da animalia biziak eta hilak bereizteko modu bat, baina ez da beti horrela. Animalia batentzat bezala, mugimendua funtsezko atala da zelularen osagaien funtzioan. Baina, zer gertatzen da molekulen kasuan? Bereizten al ditu mugimenduak gizakiek diseinatutako molekulak eta eboluzioaren bidez garatutakoak? Mugitu ahal izateko energia behar dute animaliek, eta energia hori batez ere oxigenoa kontsumituta lortzen dute. Orduan, baleek eta izurdeek nola lortzen dute beren giharrak erabiliz oxigenorik ez dagoen ur sakonetaraino igeri egitea? ATP molekula da giharrak mugiarazteko energia ematen duen lehen iturria. Molekula hori ekoizteko nanomotor birakari zoragarri bat garatu du Naturak. Gaur egungo saiakuntzak eta simulazioak, batik bat superordenagailuekin bideratzen direnak, agerian uzten ari dira nanomotor horren mekanismoa eta baita beste makina zelular batzuena ere.
19:30 - 20:30 Mahai-ingurua imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

 

Itziar LAKA Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

 

Juan Ignacio PÉREZ Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

 

Kirmen URIBE Idazlea

 

Rafael YUSTE Columbia University, Estatu Batuak

 

Moderatzailea: Pedro Miguel ETXENIKE

SormenaEU/ES

Egun Osoa
09:00 - 11:00 Eskola Zientifikoa

CFM eta UPV/EHU, Donostia

12:30 - 13:30 Erakusketaren Inaugurazioa
Martin KARPLUS "50garren hamarkadako kolorea"
Aquarium, Donostia
Beste Hirietan
18:30 - 19:30 Hitzaldi Nagusia

Amphithéâtre Pitres, Université de Bordeaux, Bordele

 

Sir John PENDRY Imperial College London, Erresuma Batua

XXI. mendeko zientziak erronka berriak planteatu dizkio optikari, argiaren kontrolari dagokionez. Zorionez, lagun gaitzakeen material mota berri bat dugu. Metamaterialak kontzeptu berri bat dira, eta aurrekaririk ez duen argiaren kontrola ahalbidetzen dute. Fotoiak sorta handitan agertzen dira normalean, 1 mikra artekoak; aldiz, material hauek erabilita, mila aldiz txikiagoa den argiaren fokuratze bat lor dezakegu, nanoeskalara arte, non fotoi bat atomoarekin berdintzen den, aukera berriak emanez hainbat gailutarako. Metamaterial hauetako batzuei esker, ura bailitzan jaria daiteke argia oztopoen artetik, objektu horiek ikusezin bihurtuz behatzaileentzat. Berrikuntza handiak egin badira ere, oraindik bide luzea dago egiteko. Alor hau etengabeko bilakaeran dago, aplikazio askotarako teknologia oso disruptibo baterantz, non argiaren kontrola (edo, orokorkiago, erradiazio elektromagnetikoa) funtsezkoa den; hala nola telekomunikazioak, eguzki energiaren aprobetxamendua, teknologia furtiboa, irudi eta sentsore biologikoak edo diagnostiko medikoak.


  Ostirala, 30 IRA
Goiza
10:00 - 13:30 Topaketak imagen ponente

Eureka! Zientzia Museoa, Donostia

10:00

Parte-hartzaileen akreditazioa eta Photocall-a

10:30

Aurkezpena

10:45

Lehen zatia
Zientzialarien aurkezpenak eta galdera-erantzunen lehen zatia

 

Elena CATTANEO Università degli Studi di Milano, Italia

 

Dudley HERSCHBACH Harvard University, Estatu Batuak

 

Pamela DIGGLE University of Connecticut, Estatu Batuak

11:30

Kafea edo hamaiketakoa

12:00

Bigarren zatia
Galdera-erantzunen bigarren zatia

13:00

Amaiera
Taldeko argazkia

Arratsaldea
17:30 - 18:10 Hitzaldi Nagusia imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

 

Rafael YUSTE Columbia University, Estatu Batuak

Hainbat osagai dituzten sistema fisikoetan, propietate emergenteak, ferromagnetismoa esate baterako, partikulen arteko elkarrekintzari esker sortzen dira sarritan. Propietate emergente horiek, askotan, ikusezinak dira partikulak banan-banan behatzen direnean, eskala handian gertatzen diren elkarrekintzen mende baitaude. Era berean, garunaren jarduna, bereziki, banakako neuronen erantzunen azterketaren bitartez landu da; hala ere, baliteke propietate emergente bat neurona zirkuitu bakoitzeko neurona kopuru handi baten jarduera koordinatutik sortzea. Garunak duen jardunaren maila emergente hori ulertzeko nazioarteko eskala duen proiektu publiko bat sortu dugu, Brain Activity Map Project (o BRAIN Initiative) izenekoa. Jarduera neuronalaren neurketa eta kontrola egiteko metodo berriak garatzera bideratuta dago proiektua, betiere zirkuitu neuronal osoen bitartez animalia esperimental eta gizaki gaixoetan. Proiektu teknologiko hori, Etxe Zuriak babestua BRAIN Initiative mugarri gisa, diziplina anitzeko proiektu bat da, eta helburu nagusitzat du neurozientzian zientzia fisikoetatik eta nanoteknologietatik eratorritako metodoak eta ikuspegi berriak txertatzea. Metodo berri horietatik sortutako informazioa urrats guztiz preziatua izan liteke garunaren prozesu oinarrizko eta patologikoak ulertzeko. Azkenik, proiektu honetatik sortutako teknologia berriei esker, Giza Genomaren Proiektuarekin gertatu zenaren antzera, garapen ekonomiko eta industrial berriak etor litezke, eta seguruenez, gizartea ere aldatuko lukete.
18:10 - 18:50 Bertsolariak imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

 

Amets ARZALLUS Bertsolaria

 

Andoni EGAÑA Bertsolaria

 

Maialen LUJANBIO Bertsolaria

 

Gai jartzailea: Ainhoa ARAMBURU PUENTE

Bertsolariak: sormen prozesuaEU

18:50 - 19:30 Hitzaldi Nagusia imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

 

Claude COHEN-TANNOUDJI École Normale Supérieure (ENS), Frantzia

Aurkikuntza zientifiko bakoitzak aukera berriak eskaintzen ditu eta munduaren aurrean dugun ikuspegia aldatzen digu. Sintesi zientifiko handiek, esate baterako energiaren kontserbazioak, argiaren eta materiaren uhin-partikula dualtasunak, unibertsoaren hedapenak eta kode genetikoak, pinturaren, musikaren edo literaturaren maisulanek bezalako balio estetikoa dute. Aberastu egiten dute gizakien ondarea, eta horregatik har daitezke kulturaren zatitzat. Jarduera zientifikoak horietan ari direnen ezaugarri moralak ere hobetzen laguntzen du: jakin-mina, ikasteko gogoa, ezagutzak belaunaldi gazteei transmititzeko gogoa, apaltasuna, buru irekia, elkarrizketatzeko gaitasuna, ideiak aurrez aurre jartzeko gaitasuna. Eta zientziak gizakien bizi baldintzak hobetzen laguntzen du, zientziaren helburua baita energiaren, uraren, elikagaien eta osasunaren arloko arazoak gainditzeko soluzioak bilatzea eta aurkitzea. Azkenik, hizkuntza unibertsala da zientzia. Gatazkan bizi diren herrialdeetako eta komunitateetako zientzialariak tolerantziarik ezaren eta fanatismoaren aurka borrokatzeko elkartu daitezke, hitz egin dezakete eta ideiak trukatu ditzakete.
19:30 - 20:30 Naukas Passion imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

19:30

César TOMÉ Euskampus Fundazioa

19:40

Natalia RUIZ ZELMANOVITCH Instituto de Ciencia de Materiales de Madrid (CSIC)

19:50

Almudena MARTÍN CASTRO Innaxis Research Institute and Foundation, Madrid

20:00

José Antonio PÉREZ LEDO Telebistako gidoilaria eta zuzendaria

20:10

Helena MATUTE Deustuko Unibertsitatea, Bilbo

20:20

Pablo RODRIGUEZ Wageningen University, Herbehereak

Egun Osoa
09:00 - 18:30 Eskola Zientifikoa

CFM eta UPV/EHU, Donostia

10:00 - 21:00 Argazki Erakusketa
Martin KARPLUS "50garren hamarkadako kolorea"
Aquarium, Donostia


  Larunbata, 1 URR
Goiza
11:00 - 13:00 Zientzia Kluba

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

11:00

Ipuin Kontalari Zientifikoa
Ikuskizunak esperimentu dibertigarriak tartekatuko ditu (40 min). 4-8 urte bitarteko haurrei zuzendua.

Ana GALARRAGA Elhuyar Fundazioko Zientzia-Komunikatzailea
Marikalanbre bizitzaren laborategian EU

12:00

Zientzia pintxoak
10 minutuko esperimentu eta aurkezpenak alor desberdinetako zientzialarien eskutik.

Aitor BERGARA UPV/EHUko fisikaria eta DIPCko kidea
Lebitazioa, magia eta are gehiago EU

Koldo GARCÍA UPV/EHUko genetikaria
Geneetan daramagun superheroia EU

Eider SAN SEBASTIÁN UPV/EHUko kimikaria
Material berri "harrigarriak" kimikaren ikuspuntutik EU

Jon MATTIN MATXAIN UPV/EHUko kimikaria eta DIPCko kidea
Suaren koloreak EU

Arratsaldea
17:30 - 18:30 Naukas Passion Berezia - Discurshow imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

 

Xurxo MARIÑO Universidade da Coruña

 

Vicente MOHEDANO Aktorea

Hizkuntza! Ia harekin jaiotzen gara; egunero erabiltzen dugu gure pentsaerak antolatzeko eta besteei transmititzeko; gizakion gaitasun esklusiboena da –beste izaki bizidunek ez dute mintzamenik–; funtsezko tresna da gizartea antolatzeko, kontrolatzeko eta garatzeko; hala eta guztiz ere, eboluzioaren prozesuan nola azaldu zen zientziaren misterio handienetakoa da. Ez dakigu noiz eta nola garatu zen hizkuntza, baina ideiak badira, ugari gainera! Hitzaldi/ikuskizun honetan ideia horietako batzuetan arakatuko dugu. Ideia horietako batzuen arabera, gure aurrean ez dauden gauzetan pentsatu ahal izateko sortu zen hizkuntza, ez dauden kontuetan pentsatzeko, hezur muin jale hutsak izateari uzteko eta dieta egoki bat edukitzeko helburuarekin.
18:30 - 19:10 Hitzaldi Nagusia imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

 

Alessandra BUONANNO Max-Planck-Institut für Gravitationsphysik, Alemania

laburpenaren zai
19:10 - 19:20 EPS sari banaketa imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

19:20 - 20:00 Hitzaldi Nagusia imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

 

Klaus von KLITZING Max-Planck-Institut für Festkörperforschung, Alemania

Metrologia (neurrien zientzia) arduratzen da neurrien nazioarteko uniformetasunaz eta doitasunaz. Gaur egun, sistema internazionaleko (SI unitateak) zazpi unitateak (metroa, kilogramoa, segundoa, amperea, kelvina, mola eta kandela) erabiltzen dira izadian dagoen guztia zenbakiekin eta unitateekin adierazteko. Munduko lehen unitate sistema Frantziako Iraultzan sortu zen, metroarentzako eta kilogramoarentzako prototipoekin. Gaur egun ere, platino-iridio artefaktu bat da definizioz nazioarteko masa unitatea, nahiz eta estandar hori oso egonkorra ez den. Horregatik, Pisuen eta Neurrien Konferentzia Nagusiak, 2014ko azaroan egin zuen azken bilkuran, nazioarteko metrologia komunitateari eskatu zion izadiko konstanteetan oinarritutako sistema berri bat sortzea egungo SI sistema ordezteko, eta lan horiek 2017ko uztailerako amaitzeko. Hall kuantikoa efektuak (1985eko Nobel Saria) berebiziko garrantzia du garapen honetan, ez bakarrik unitate elektrikoentzat, baita kilogramoarentzat ere.
20:00 - 20:15 Amaiera imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

Egun Osoa
10:00 - 21:00 Argazki Erakusketa
Martin KARPLUS "50garren hamarkadako kolorea"
Aquarium, Donostia