Konbergentzia, Lankidetza eta Integrazioa

Breaking Boundaries eskultura, dantza, soinuak eta proiekzioak uztartzen dituen ikuskizun bat da, helburu gisa kulturaren, zientziaren, artearen eta pertsonen arteko mugak zeharkatzea duena. Britainia Handiko Melissa Pierce Murray eta Diana Scarborough artistek sortu dute obra, DIPCrekin lankidetzan, Passion for Knowledge 2016 jaialdiaren inaugurazio ekitaldirako.

Proiektuak, gainera, Dantzagunearen eta haren bitartez, Dantzaz, bertako konpainiaren laguntza izan du; hain zuzen, azken horretatik atera dira ikuskizunean parte hartuko duten dantzari profesionalak.

Eman izena Hitzaldi Publikoetan

Breaking Boundaries (2016)
Melissa Murray eta Diana Scarborough-ek eskeinia

Bideo, Animazio eta Soinua:
Diana Scarborough

Eskulturak eta and Marrazkiak:
Melissa Murray

Zientzia bideoak:
Laurence J. Young

Dantzaz taldeko dantzariak
Andrea Loyola Casado
John Ogara
Richard de Leyos

Aboutus slide 1
  10/03, Asteartea
Arratsaldea
18:00 - 19:30 Hitzaldi Nagusiak imagen ponente

Euskalduna Jauregia, Bilbao

18:00

Francesca Ferlaino Innsbruckeko Unibertsitatea

18:40

Jean-Marie Lehn Estrasburgoko Unibertsitatea

Unibertsoaren eboluzioak materia forma gero eta konplexuagoak sortu ditu autoantolakuntzaren bidez, partikuletatik hasi eta materia bizidun eta pentsatzaileraino. Autoantolakuntza prozesuaren bidez, urratsak egin dira bizitzarantz eta pentsamendurantz. Materia biziduna eta bizigabea, organismo bizidunak eta materialak, guzti-guztiak sortu dira bai molekuletatik bai molekulen arteko interakzioan eratutako unitate antolatuetatik. Kimikak zubi gisa balio du, eta argitu egiten ditu materia bizigabearen molekulen urratsak eta organismo bizidunak eta pentsalariak eratzen dituzten konplexutasun handiko sistema eta arkitektura molekularrenak. Kimikaren alorra da materia molekularraren egitura eta eraldaketa posible guztien unibertsoa, eta eraldaketa horien artetik, naturan egiazki gauzatzen direnak mundu bat besterik ez dira sortzeko zain dauden mundu guztien artean. Hitzaldian, zientziari buruzko gogoeta kontzeptual orokorrak aurkeztuko dira.


>>>>>>