Larunbatean, urriaren 1ean, goizez Zientzia Kluba ospatuko da Victoria Eugenia antzokiko Klub aretoan. Ekitaldia publiko gazteenari dago zuzendua eta euskaraz izango da. Zientzia mini-jaialdi honek hainbat jarduera zientifiko dibertigarri bilduko ditu: zuzeneko esperimentuak, ipuin-kontalari zientifikoak, bakarrizketak, eta abar.

Sarrera doakoa izango da, gainontzeko saio publikoetan bezala, baina aretoaren edukiera mugatua denez, sarrera eskuratzeko eta lekua gordetzeko aurretik izena ematea gomendatzen da. Ez da aldibereko itzulpenik izango eskuragarri.

Klub aretora Okendo plazatik sartzen da eta ez antzokiko sarrera nagusitik.

Eserleku guztiak BETEAK

Zeintzia kluba
  Larunbata, 1 URR
11:00 - 13:00 Zientzia Kluba

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

11:00

Ipuin Kontalari Zientifikoa
Ikuskizunak esperimentu dibertigarriak tartekatuko ditu (40 min). 4-8 urte bitarteko haurrei zuzendua.

Ana GALARRAGA Elhuyar Fundazioko Zientzia-Komunikatzailea
Marikalanbre bizitzaren laborategian EU

12:00

Zientzia pintxoak
10 minutuko esperimentu eta aurkezpenak alor desberdinetako zientzialarien eskutik.

Aitor BERGARA UPV/EHUko fisikaria eta DIPCko kidea
Lebitazioa, magia eta are gehiago EU

Koldo GARCÍA UPV/EHUko genetikaria
Geneetan daramagun superheroia EU

Eider SAN SEBASTIÁN UPV/EHUko kimikaria
Material berri "harrigarriak" kimikaren ikuspuntutik EU

Jon MATTIN MATXAIN UPV/EHUko kimikaria eta DIPCko kidea
Suaren koloreak EU