Escuela

Europako Fisika Elkartearen (EPS) Batzorde Exekutiboaren urteko bilera bere egoitzan hartzeak harrotasunez betetzen du DIPC. Bilera Passion for Knowledge 2016 jaialdiaren testuinguruan egingo da, Donostian, irailaren 31n eta urriaren 1ean.

1968. urtean sortua, EPS irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, fikarien elkartea fisikarako. Elkarte prestigiodun horretan, Europako 42 fisikako elkarte nazional daude, fisikaren arlo guztietako kideak, baita Europako ikerketa erakundeak ere. Zientzia elkarte gisa, EPSk fisikaren aurrerapena bultzatzen, Europako fisika komunitatearen interesak defendatzen, eta nazioarteko lankidetza sustatzen du. Arduradun politiko eta herritarren aurrean fisika ikerketak egiten duen ekarpen esanguratsuaren alde egiten du, elementu garrantzitsua baita Europako aurrerabide ekonomiko, teknologiko, sozial eta kulturalerako.


EPS Saria Dibulgazioari

Aipatutako Batzorde Exekutiboaren bileraz gain, jaialdiaren amaierako jardunaldian, EPSk ziurtagiri bat eta plaka ofizial bat emango dizkio DIPCi, Materia Kondentsatuaren Fisikan eta Materialen Zientzian egindako lana aitortzeko eta, bereziki, antolatutako askotariko dibulgazio eta zientziaren komunikazio jarduerak aitortzeko.

Saria ohore handi bat da guretzat, eta eskerrak eman nahi dizkiogu EPSri, sariak lanean jarraitzeko adorea ematen baitigu.

EPS Awards
No día de ponencias