Aboutus slide 1

Hainbat Nobel Saridunen eta mundu mailako adituen eskutik, hiritarrek aukera izango dute astrofisika, software ingeniaritza, fisika kuantikoa, neurozientzia, botanika eta biomedikuntza bezalako gaietara hurbiltzeko. Esplorazio istorioek, zientziaren erronkek eta ezagutzarekiko pasioak bat egingo dute, jaialdiko jarduera nagusia honetan.

Hitzaldi nagusiak egunero eskainiko dira Victoria Eugenia Antzokian. Gainera, urriaren 3an, gonbidatutako zientzialari batzuekin gozatu ahal izango dugu Bilboko Guggenheim Museoan, eta urriaren 4an Iruñeko Baluarten.

Hitzaldi nagusi guztietarako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte, baina aldez aurretik izena ematea gomendatzen dugu.

Era berean, aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da euskarara, gaztelaniara eta ingelesera, eta saio guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira streaming bidez.


Hitzaldi nagusi guztietarako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte, eta izen-ematea irekita egongo da, irailarean 4tik aurrera.

Aboutus slide 1