PROGRAMA OROKORRA
2019/09/18ko dokumentua
PDFa deskargatu, 2,8Mb

Azken eguneratzea: 2019/09/17
EITB Kosmos eta p4k.dipc.org webgunean ekitaldiak zuzenean imagen ponente

Egitarau osoa

Hitzaldiaren hizkuntza:
Euskera EU, Español ES, English EN

09/30 Astelehena 10/01 Asteartea 10/02 Asteazkena 10/03 Osteguna 10/04 Ostirala 10/05 Larunbata

  09/30 Astelehena
Arratsaldea
17:15

Ateak irekitzea

18:00 - 18:30 Inaugurazioa imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

18:00 Irekiera Ekitaldia
Iñigo URKULLU Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria
Eneko GOIA Donostiako Alkatea
Markel OLANO Gipuzkoako Ahaldun Nagusia
Pedro Miguel ETXENIKE UPV/EHUko Katedraduna eta DIPCko Presidentea
18:30 - 19:50 Hitzaldi Nagusiak imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

18:30

Dame Jocelyn BELL BURNELL Astrofisika, Oxford University, Erresuma Batua

Duela ehun urte, Lehen Mundu Gerra amaitzean hain justu, Albert Einsteinen Erlatibitate Orokorraren Teoriak bere lehenengo konfirmazio esperimentala izan zuen, Arthur Stanley Eddington astronomo britainiarraren eskutik. Eguzki eklipse batean egin zituen behaketa batzuen bidez izan zen. Eddingtonek Einsteinen eskuizkribua jaso zuen, idatziak etsaien lerroa igaro ondoren, eta, alemaniar fisikariarentzat zorionez, idatziak zioena ulertu eta haren garrantziaz jabetu zen munduko pertsona bakarrenetarikoa izan zen. Eddington komunikatzaile aparta ere izan zen, eta bera arduratu zen nagusiki Einsteinen lana herrialde ingeles hiztunetan ezagutarazteaz.

Einstein, Eddington eta eklipse horren historia kontatuko du, zer aurkitu zuen eta nola erantzun zuen munduak.
19:10

Serge HAROCHE Fisika, Collège de France, Frantzia

Albiste faltsuek eta gertakizun “alternatiboek” hedabideak eta sare sozialak inbaditzen dituzten garaiotan, zientzia mehatxupean dago. Eta, hala eta guztiz ere, soilik zientziak konpon ditzake gizadiaren arazo larriak. Horregatik, inoiz baino garrantzitsuagoa da iritzi publikoa sentsibilizatzea egia zientifikoaren mendez mendeko eraikuntzaren inguruan, behaketen, saiakuntzen eta eredu teorikoen etengabeko truke baten bidez. Jakin-nahiak bultzatzen du oinarrizko ikerketa, eta ikerketa horren aurkikuntzetatik sortzen diren gailuek aukera ematen diete zientzialariei naturaren legeetan sakontzeko. Batzuetan, kontzeptu dominanteen berrikuspen drastikoak dakartza horrek. Jakintzaren eta egiaren amaigabeko bilaketa horretan, batzuetan zientzialariek albo batera utzi behar dituzte beren ilusioak eta aurreiritziak, eta onartu behar dute Izadiak men egiten diela gure intuizio komunarekin bat ez datozen legeei. Hezkuntzak, lehen hezkuntzatik unibertsitatera, ikasleak trebatu behar ditu gai izan daitezen ulertzeko nola egiten duen aurrera zientziak pentsamendu arrazionalaren eta zalantza kritikoaren bitartez. Soilik herritar informatu batek bereiz ditzake egia zientifikoak eta teoria konspiratorio arriskutsuak.
20:00 - 20:20 EHUorkestra sinfonikoa imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

Egun Osoa
08:30 - 20:30 Creativium
Argazki erakusketa

UPV/EHU, Centro Carlos Santamaria, Donostia

09:00 - 18:00 Eskola Zientifikoa

CFM eta UPV/EHU, Donostia



  10/01 Asteartea
Goiza
10:00 - 11:30 Passion for Wolframium

Seminarixoa, Bergara

10:00

Dudley HERSCHBACH Fisika-Kimika, Harvard University, Estatu Batuak

EN
10:00

Maria VALLET-REGí Biomaterial adimendunak, Universidad Complutense de Madrid (UCM)CIBER-BBN, Espainia

ES
Arratsaldea
17:30 - 19:30 Hitzaldi Nagusiak imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

17:30

Juan Ignacio CIRAC Fisika Teorikoa, Max Planck Institut für Quantenoptik, Garching, Alemania

Fisika Kuantikoak eta Informazioaren Zientziek espero zena baino gehiago irauli dute mundu modernoa. Lehenengoaren eginkizuna da mundu mikroskopikoa zehatz deskribatzea; bigarrena, aldiz, informazioa prozesatu eta transmititzeko erabiltzen ditugun teknologia modernoen oinarria da.

Garapen teknologikoaren ondorioz, esponentzialki handitzen ari da ordenagailuen kalkulu ahalmena, baita gure sareetan dabilen datu kantitatea ere. Dena dela, horrela izaten jarraituko du beti? Non daude mugak?

Iragarpen guztien arabera, aurrerapen hauek ezin dute jarraitu mugagabeki, baldin eta ez bada gertatzen funtsezko aldaketa bat informazioa erabiltzeko moduan. Izan ere, gaur egun beste iraultza zientifiko eta teknologiko baten lekuko gara, non Informazioaren Zientziak eta Fisika Kuantikoa konbinatzen baitira informazioa kodetu, manipulatu eta transferitzeko modu berriak sortzeko, eta itxuraz konputazioaren eta komunikazioaren hesiak apurtuko ditu horrek.

Hitzaldi honetan esplikatuko da nola funtzionatzen duten ordenagailu eta komunikazio sistema kuantiko hauek, zer eragin izan dezaketen gure gizartean eta zer aukera dauden horrelako tresnak eskura edukitzeko epe ertainera.
18:10

Albert FERT Materia Kondensatuaren Fisika, Université Paris-Saclay, Frantzia

Azalduko dut nola oinarrizko fisikan eginiko urratsak eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun informazioaren teknologia guztien sustraiak bihurtu diren.

Hasteko, mundu digitalaren sorrerari mesede ikaragarria egin zion disko gogorretan informazioa gordetzeko dentsitatea izugarri handitzeak (x 1000), fenomeno berri baten deskubrimenduaren ondoren: magnetoerresistentzia erraldoia (GMR) eta haren aplikazioa informazioaren irakurketa magnetikoan. Gainera, GMRek bultzada eman zien elektronika mota berri batean –espintronika izenekoa– eginiko oinarrizko ikerketei. STT-RAM osagai espintronikoen ekoizpen masiboa duela gutxi hasi da, eta espero da ordenagailu eta telefonoetan erabiltzen hastean modu esanguratsuan txikituko dela haien energia kontsumoa. Hain zuzen, “energia kontsumo apala” egungo desafio garrantzitsuenetako bat da informazioaren teknologien alorrean, batez ere kontuan hartzen badugu datu zentroen eta ordenagailuen egungo energia kontsumo eskerga.

Hitzaldiaren azken zatian hizpide izango ditut ikerketan egin diren azken urratsak: 1) Kuasipartikula magnetiko batzuen deskubrimendua, skyrmions izenekoak,“biraketa nanobolak” informazioa tratatu eta gordetzeko; 2) Nanoosagaietan berriki eginiko urratsak, garunean inspiratuta konputaziorako neuronak eta sinapsiak imitatzen dituztenak.
18:50

Barry BARISH Fisika eta Astrofisika, Caltech eta UC Riverside, Estatu Batuak

Gutako gehienok grabitateari buruz Isaac Newtonen eskutik ikasi genuen, 1687an argitaratu zuen "Universal Gravity" lanean. Ondoren, Albert Einsteinek grabitatearen teoria berri bat sartu zuen, "Erlatibitate Orokorraren Teoria", 1915ean. Zergatik? Hurrengo urtean, uhin grabitazionalen existentzia iragarri zuen, bere teoria berriaren ondorioz. Uhin grabitazionalen existentzia bilatu jardun zuten ehun urteak deskribatuko ditut, 100 urte geroago gure aurkikuntzara iristeko. Uhin grabitazionalek zientzia berri eta zirraragarri baterako ateak irekiko dituzte, gure unibertsoa aztertzeko modu guztiz berria baita.
19:30 - 20:30 Ikerbasque Sariak imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

19:30

Maia GARCIA VERGNIORY Materia Kondensatuaren Fisika, Ikerbasqueko ikerlaria DIPCn

20:00

Aitziber LÓPEZ-CORTAJARENA Bionanoteknologia, Ikerbasque ikertzailea CIC biomaGUNEn

Proteinak bizitzako beharrezko molekulak dira. Hitzaldi hau nutrizio proteinetatik harago joango da. Proteinak eraikitze blokeak eta bizirik dauden sistemen bizirautea bermatzen duten beharrezko molekula aktiboak dira. Adreilu molekular horien dibertsitate estruktural eta funtzionala ere aipatuko dugu. Proteinak armiarma sareek bezalako ezaugarriak dituzten materialak sortzeko gai diren moduan, gure egunerokotasunean beharrezkoak diren prozesu kimikoak katalizatzeko gai ere dira, eta terapia berrien muina direla esan dezakegu. Azkenik, eztabaidatuko dugu elementu berdinek oso forma eta funtzio ezberdineko proteinak nola sor ditzaketen misterioa, eta laborategietan proteinak “nahieran” sortzeko hasierako faseetan gaudela. Arreta jarriko diegu “Proteinen Kodeak” dituen aplikazioak ulertzeari, eta “Proteinen Ingeniaritza” bidezko bere erabilerari.
Egun Osoa
08:30 - 20:30 Creativium
Argazki erakusketa

UPV/EHU, Centro Carlos Santamaria, Donostia

09:00 - 18:00 Eskola Zientifikoa

CFM eta UPV/EHU, Donostia



  10/02 Asteazkena
Goiza
10:00 - 13:30 Topaketak imagen ponente

Eureka! Zientzia Museoa, Donostia

10:00

Akreditazioa eta Photocall-a

10:30

Aurkezpena

10:45

Lehen zatia
Zientzialarien aurkezpenak eta galdera-erantzunen lehen zatia

 

Dame Jocelyn BELL BURNELL Astrofisika, Oxford University, Erresuma Batua

EN
 

Jean-Pierre SAUVAGE Kimika, University of Strasbourg, Frantzia

EN
 

Juan Ignacio CIRAC Fisika Teorikoa, Max Planck Institut für Quantenoptik, Garching, Alemania

ES
11:30

Kafea edo hamaiketakoa

12:00

Bigarren zatia
Galdera-erantzunen bigarren zatia

13:30

Amaiera
Taldeko argazkia

13:40

Ziurtagirien banaketa

Arratsaldea
17:30 - 19:30 Hitzaldi Nagusia imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

17:30

María MARTINÓN-TORRES Paleoantropologia, CENIEH National Research Center of Human Evolution, Espainia

Hil egingo dela jakinez bizi den espezie bakarra gara. Gizakia, primate urtetsuena izan arren, altzifrearen itzal luzearen azpian bizi da. Bizirik irauteko senetik harago –animalia guztiek duten sena–, homo sapiens-a ahalegintzen da planeta honetan bere bizia luzatzen. Noiz ohartu ginen gure biziak muga bat duela Lurrean? Zer bilakaera izan du gizakiaren hilezkortasunaren aldeko borrokak azken milaka urteetan? Zer arma erabili ditu eta zer prezio ordaindu? Erregistro fosilak gizadiaren memoria gordetzen du, eta aukera ematen digu galdutako (edo ez) gudu baten balentriak berregiteko.
18:10

Sir John PENDRY Fotonika, Imperial College London, Erresuma Batua

Optika konbentzionalak gutxi gorabehera mikra bateko eskalan kontrolatzen du argia (argi ikusgarriaren uhin luzera, gutxi gorabehera). Nanozientziaren munduan argia kontrolatzeak beste konprimaketa bat eskatzen du, non eremu elektrikoak eta magnetikoak behatzen baititugu uhin luzeraren barnean. Kontzeptu berriak aprobetxatuz, argia nanometro karratu batetik behera konprimatzen duten gailuak diseinatu ditugu. Horrela, energia dentsitatea areagotzen da milioi bat aldiz, eta bide ematen dio horrek molekula sinple baten detekzioari eta argiaren argiarekiko kommutazioari: transistore optikoa. Azkenik, mintzagai hartuko dut errefrakzio negatiboa eta nola ahalbidetzen duen horrek lente bat sortzea, zeinaren erresoluzioa ez duen mugatuko argiaren uhin luzerak.
18:50

Ginés MORATA Genetika, Centro de Biología Molecular Severo Ochoa, Espainia

19:30 - 20:30 Bertso Passion imagen ponente
Aurkezlea: Felix ZUBIA Mediku eta bertsolaria

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

 

Amets ARZALLUS Bertsolaria

EU
 

Maialen LUJANBIO Bertsolaria

EU
 

Andoni EGAÑA Bertsolaria

EU
 

Iñaki MURUA Bertsolaria

EU
 

William FRIEDMAN Botanika, Harvard University, Estatu Batuak

EN
 

Dudley HERSCHBACH Fisika-Kimika, Harvard University, Estatu Batuak

EN
 

María MARTINÓN-TORRES Paleoantropologia, CENIEH National Research Center of Human Evolution, Espainia

ES
 

Jean-Pierre SAUVAGE Kimika, University of Strasbourg, Frantzia

EN
Egun Osoa
08:30 - 20:30 Creativium
Argazki erakusketa

UPV/EHU, Centro Carlos Santamaria, Donostia

09:00 - 18:00 Eskola Zientifikoa

CFM eta UPV/EHU, Donostia



  10/03 Osteguna
Goiza
10:00 - 12:30 PhD Ikasle Formakuntza

DIPC, Donostia

10:00-11:00

Irakaslea ezagutu

Dudley HERSCHBACH Fisika-Kimika, Harvard University, Estatu Batuak

Sir John PENDRY Fotonika, Imperial College London, Erresuma Batua

Maria VALLET-REGí Biomaterial adimendunak, Universidad Complutense de Madrid (UCM)CIBER-BBN, Espainia

EN
11:00-11:30

Atsedena eta kafea

EN
11:30-12:30

Blog batean dibulgatzen

César TOMÉ Euskampus Fundazioa

EN
Arratsaldea
17:30 - 19:30 Hitzaldi Nagusia imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

17:30

Nekane BALLUERKA Portaera Zientzien Metodologia, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Hitzaldi honetan Euskal Herria bezalako herri txiki batek zientziaren eremuan lortu duen maila ulertzen laguntzen diguten aurrekariak aztertzen dira. Horretarako, XVI. mendetik, hain zuzen, Oñatiko Unibertsitatearen sorreratik hasi eta XXI. mendera arte, hots, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea sortu zen arte, Euskal Herrian mende bakoitzean izan ditugun mugimendu intelektual, zientifiko, ekonomiko eta politiko nagusiak deskribatzen dira, bai eta une jakin batzuetan hartutako erabaki gakoak zehaztu ere. Halaber, ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoaren eremuan Euskal Herriak gaur egun duen egoera deskribatzen da. Amaitzeko, bizitzen ari garen iraultza zientifiko-teknologikoaren inguruan eta etorkizunean ezagutzaren benetako gizarte bat garatzeko ildoen inguruan gizarte bezala eman beharko genituzkeen urratsei buruzko hausnarketa laburra egiten da.
18:10

William FRIEDMAN Botanika, Harvard University, Estatu Batuak

Charles Darwin da galdera ustez sinple honen begien bistako erantzuna. Dena dela, erregistroak arretaz irakurriz gero, ikus daiteke gutxi gorabehera 70 pertsonak argitaratu zituztela artikuluak eta baita liburu osoak ere eboluzioaren gaiari buruz Darwinek ezer argitaratu aurretik. 1748tik 1859ra (Darwinen Espezieen Jatorria argitaratu zen urtea), eboluzioaren aldeko ideiak sortu ziren, Europan eta Estatu Batuetan. Gaur egun ia guztiz ahaztuak dauden lehenengo pentsalari ebolutiboen artean, biologoak, geologoak, baratzezainak, medikuak, apaizak, ateoak, filosofoak, bigarren hezkuntzako irakasleak eta poetak zeuden. Friedman irakasleak aurkeztuko ditu Darwinen aurretik eboluzioaren aldeko ideiak defendatu zituzten pentsalarietako batzuk. Haien aurkikuntzak eta atribuzio zientifikoak aztertuko ditu. Zer esan nahi du “deskubritzea”-k edo zientzietan “ideia” bat izateak? Charles Darwin, hirurogeita hamaikagarren eboluzionista, munduaren ikuspegi ebolutiboa eman zigun pertsona izatearen aitortza historikoa bereganatu du.
18:50

Jean-Marie LEHN Kimika Supramolekularra, Université de Strasbourg, Frantzia

Unibertsoaren eboluzioak materia forma gero eta konplexuagoak sortu ditu autoantolakuntzaren bidez, partikuletatik hasi eta materia bizidun eta pentsatzaileraino. Autoantolakuntza prozesuaren bidez, urratsak egin dira bizitzarantz eta pentsamendurantz. Materia biziduna eta bizigabea, organismo bizidunak eta materialak, guzti-guztiak sortu dira bai molekuletatik bai molekulen arteko interakzioan eratutako unitate antolatuetatik. Kimikak zubi gisa balio du, eta argitu egiten ditu materia bizigabearen molekulen urratsak eta organismo bizidunak eta pentsalariak eratzen dituzten konplexutasun handiko sistema eta arkitektura molekularrenak. Kimikaren alorra da materia molekularraren egitura eta eraldaketa posible guztien unibertsoa, eta eraldaketa horien artetik, naturan egiazki gauzatzen direnak mundu bat besterik ez dira sortzeko zain dauden mundu guztien artean. Hitzaldian, zientziari buruzko gogoeta kontzeptual orokorrak aurkeztuko dira.
19:30 - 20:30 Naukas Passion imagen ponente
Aurkezlea: Javier PELÁEZ Naukas

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

19:30

Javier ARMENTIA Iruñeko Planetarioa

19:40

José Miguel VIÑAS Munduko Meteorologia Erakundea

19:50

César TOMÉ Euskampus Fundazioa

20:00

Helena MATUTE Deustuko Unibertsitatea

20:10

Ignacio LÓPEZ GOÑI Nafarroako Unibertsitatea

20:20

Gemma del CAÑO Farmazian eta elikaduran aditua

Egun Osoa
08:30 - 20:30 Creativium
Argazki erakusketa

UPV/EHU, Centro Carlos Santamaria, Donostia

09:00 - 18:00 Eskola Zientifikoa

CFM eta UPV/EHU, Donostia

Beste Hirietan
19:00 - 20:30 Hitzaldi Nagusia imagen ponente

Museo Guggeheim, Bilbao

19:00

Jean-Pierre SAUVAGE Kimika, University of Strasbourg, Frantzia

Molekula familiei dagokienez, aipatzekoa da elkarri lotutako edo hariztatutako eraztunek –katenanoak eta rotaxanoak izenekoak, hurrenez hurren– osatzen duten familia garrantzitsua. Katenano sinpleenak (2-katenanoa) elkarri lotutako bi eraztun ditu. Rotaxanoak, aldiz, zati aziklikoek (ardatzak) hariztatutako eraztunek eratzen dituzte. Konposatu hauek rol garrantzitsua izan zuten “makina molekularrak” izenekoen sorreran. Alor horrek garapen ikusgarria izan du, maila nanometrikoko gailu molekularrei dagokienez edo motor biologikoen imitatzaile gisa. Biologian, proteina motorrak nonahikoak eta funtsezkoak dira bizitzaren oinarrizko prozesu ugaritan (ATPasa, motor birakari bat, bereziki ikusgarria da). Makina molekular artifizialen adibide asko rotaxano edo katenano sinple edo konplexuetan oinarritzen dira. Halaber, elkarri lotu gabeko eraztunen konposatuak ere erabili dira. Bereziki, Feringaren taldeak argiak eragindako motor birakari bat sortu du. Azkenik, hizpide izango dira ere ikerketa aktiboko alor honen aplikazio posibleak eta etorkizuneko garapenak.
19:40

Barry BARISH Fisika eta Astrofisika, Caltech eta UC Riverside, Estatu Batuak

Gutako gehienok grabitateari buruz Isaac Newtonen eskutik ikasi genuen, 1687an argitaratu zuen "Universal Gravity" lanean. Ondoren, Albert Einsteinek grabitatearen teoria berri bat sartu zuen, "Erlatibitate Orokorraren Teoria", 1915ean. Zergatik? Hurrengo urtean, uhin grabitazionalen existentzia iragarri zuen, bere teoria berriaren ondorioz. Uhin grabitazionalen existentzia bilatu jardun zuten ehun urteak deskribatuko ditut, 100 urte geroago gure aurkikuntzara iristeko. Uhin grabitazionalek zientzia berri eta zirraragarri baterako ateak irekiko dituzte, gure unibertsoa aztertzeko modu guztiz berria baita.


  10/04 Ostirala
Goiza
10:00 - 13:30 Topaketak imagen ponente

Museo Guggeheim, Bilbao

10:00

Akreditazioa eta Photocall-a

10:30

Aurkezpena

10:45

Lehen zatia
Zientzialarien aurkezpenak eta galdera-erantzunen lehen zatia

 

Albert FERT Materia Kondensatuaren Fisika, Université Paris-Saclay, Frantzia

EN
 

María MARTINÓN-TORRES Paleoantropologia, CENIEH National Research Center of Human Evolution, Espainia

ES
 

Christophe ROSSEL Fisika, IBM Research- Zurich, Suitza

EN
11:30

Kafea edo hamaiketakoa

12:00

Bigarren zatia
Galdera-erantzunen bigarren zatia

13:30

Amaiera
Taldeko argazkia

13:40

Ziurtagirien banaketa

Arratsaldea
17:30 - 19:30 Hitzaldi Nagusiak imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

17:30

Maria VALLET-REGí Biomaterial adimendunak, Universidad Complutense de Madrid (UCM)CIBER-BBN, Espainia

Gure hezurrek hainbat gaixotasun izan ditzakete: minbizia, osteoporosia edo infekzioak. Hori horrela, badago arazo horiek konpontzen lagun dezakeen nanoagente bat: silize nanopartikula mesoporosoa! 

Nanopartikula hauetan sar daitezke, prozedura kimikoen bidez, minbizidun zelulak suntsitzen dituzten tumoreen aurkako medikamentuak, osteoporosiaren aurkako biomolekulak edo infekzioak tratatzeko antibiotikoak. Eta haien karga behar baino lehenago atera ez dadin, nanoestalki adimendunak edo polimero jakin batzuen estaldurak erabiltzen dira. 

Estimuluen bidez, hala nola UV erradiazioa, beroa edo seinale magnetikoak, lor daiteke beren karga utz dezaten une egokian eta leku zehatz batean.

Nanopartikula hauek benetako super-agenteak dira, moldakorrak, eta gai dira arazoak identifikatzeko eta irtenbideak emateko minbiziari, osteoporosiari eta infekzioei.

Eta hori egin dezakete modu selektibo batean, soili-soilik eraginez arazoa duten lekuetan.
18:10

Christophe ROSSEL Fisika, IBM Research- Zurich, Suitza

Galdera ireki garrantzitsu bat da ea makinek eta robotek gainditu egingo ote duten egunen batean giza adimena, prozesu neurrigabe batean, haien ikasteko eta auto-hobekuntzarako gaitasunari esker. Gaur egun, Adimen Artifizialean (AA), ikaskuntza automatikoan, sare neuronal artifizialetan eta ikasketa sakonetan izandako aurrerapena izugarria da, konputazio eta memoria gaitasun indartsuek eta algoritmo hobeek eraginda. AAk erakutsi du oso eraginkorra dela egungo aplikazioetarako, hala nola irudi eta ahots ezagutzarako, etxe adimentsuetarako edo ibilgailu automatikoetarako. Gainera, atea irekitzen die aplikazio eta produktu erabat berriei. Interes berezia dute konputazio edo ingeniaritza neuromorfikoetan berriki eginiko aurrerapenek, garuneko egitura neurobiologikoak imitatzeko neurona artifizialetan oinarritutako zirkuitu analogoak erabiltzen baitituzte. AAk berriki izan duen bilakaerari esker, aro berri eta desafiatzaile batean sartzen ari gara, dagoeneko ez dena duela 50 urteko zientzia-fikzioa!
18:50

Jean-Pierre SAUVAGE Kimika, University of Strasbourg, Frantzia

Molekula familiei dagokienez, aipatzekoa da elkarri lotutako edo hariztatutako eraztunek –katenanoak eta rotaxanoak izenekoak, hurrenez hurren– osatzen duten familia garrantzitsua. Katenano sinpleenak (2-katenanoa) elkarri lotutako bi eraztun ditu. Rotaxanoak, aldiz, zati aziklikoek (ardatzak) hariztatutako eraztunek eratzen dituzte. Konposatu hauek rol garrantzitsua izan zuten “makina molekularrak” izenekoen sorreran. Alor horrek garapen ikusgarria izan du, maila nanometrikoko gailu molekularrei dagokienez edo motor biologikoen imitatzaile gisa. Biologian, proteina motorrak nonahikoak eta funtsezkoak dira bizitzaren oinarrizko prozesu ugaritan (ATPasa, motor birakari bat, bereziki ikusgarria da). Makina molekular artifizialen adibide asko rotaxano edo katenano sinple edo konplexuetan oinarritzen dira. Halaber, elkarri lotu gabeko eraztunen konposatuak ere erabili dira. Bereziki, Feringaren taldeak argiak eragindako motor birakari bat sortu du. Azkenik, hizpide izango dira ere ikerketa aktiboko alor honen aplikazio posibleak eta etorkizuneko garapenak.
19:30 - 20:30 Naukas Passion imagen ponente
Aurkezlea: Javier PELÁEZ Naukas

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

19:30

Ambrosio LICEAGA Nafarroako Unibertsitatea Publikoa

19:40

Joaquín SEVILLA Nafarroako Unibertsitatea Publikoa

19:50

Déborah GARCÍA BELLO Universidade da Coruña

20:00

Almudena M. CASTRO MásMóvil taldea

20:10

Natalia RUIZ ZELMANOVITCH NANOCOSMOS ERC Funtsezko Fisikaren Institutuan (CSIC)

ES
 

Manolo GONZÁLEZ Andaluziako Astronomia Institutua (CSIC)

Egun Osoa
08:30 - 20:30 Creativium
Argazki erakusketa

UPV/EHU, Centro Carlos Santamaria, Donostia

09:00 - 18:00 Eskola Zientifikoa

CFM eta UPV/EHU, Donostia

Beste Hirietan
19:00 - 20:30 Hitzaldi Nagusia imagen ponente

Barluarte, Iruñea

19:00

Pamela DIGGLE Botanika, University of Connecticut, Estatu Batuak

Nola “dakite” landareek noiz loratu eta noiz eman fruitua? Zergatik kezkatu beharko genuke horregatik? Landare loredunen eta animalien 100 milioi urtetik gorako koeboluzioa funtsezkoa da ezagutzen dugun munduarentzat. Elkar mendekotasunean oinarritzen den ondo doitutako hartu-emanean, landareek elikagaiak edo beste sari batzuk eskaintzen dituzte animaliak erakartzeko, eta hauek loreak polinizatu eta fruituak sakabanatzen dituzte. Gakoa da jakitea noiz loratu eta noiz eman fruitua. Horretarako, landareak baliatzen dira ingurune seinale batzuez; hala nola tenperaturaz, mundu osoan aldaketa prozesu bizkor batean dagoena. Alaskara bidaiatuko dugu, non klima aldaketaren erritmoa bereziki azkarra den, eta antzemango dugu zer ekarriko digun etorkizunak. Han, iparraldeen dauden Ipar Amerikako lurraldeetan, ikus dezakegu nola erantzuten dioten landareek aurrekaririk ez duen tenperatura igoerari, eta behaketa horretan ikasitakoa balia dezakegu ulertzeko, baita aurreikusteko ere, nola erantzungo dioten hurbilago ditugun landareek klima aldaketari.
19:40

Jean-Marie LEHN Kimika Supramolekularra, Université de Strasbourg, Frantzia

Unibertsoaren eboluzioak materia forma gero eta konplexuagoak sortu ditu autoantolakuntzaren bidez, partikuletatik hasi eta materia bizidun eta pentsatzaileraino. Autoantolakuntza prozesuaren bidez, urratsak egin dira bizitzarantz eta pentsamendurantz. Materia biziduna eta bizigabea, organismo bizidunak eta materialak, guzti-guztiak sortu dira bai molekuletatik bai molekulen arteko interakzioan eratutako unitate antolatuetatik. Kimikak zubi gisa balio du, eta argitu egiten ditu materia bizigabearen molekulen urratsak eta organismo bizidunak eta pentsalariak eratzen dituzten konplexutasun handiko sistema eta arkitektura molekularrenak. Kimikaren alorra da materia molekularraren egitura eta eraldaketa posible guztien unibertsoa, eta eraldaketa horien artetik, naturan egiazki gauzatzen direnak mundu bat besterik ez dira sortzeko zain dauden mundu guztien artean. Hitzaldian, zientziari buruzko gogoeta kontzeptual orokorrak aurkeztuko dira.


  10/05 Larunbata
Goiza
10:00 - 13:00 Passion Txiki imagen ponente

Victoria Eugenia antzokiko Klub aretoa, Donostia

10:00-12:00

Ni zientzialari
Ordubeteko tailer praktikoak


4 eta 7 urte bitarteko haurrak
Polimeroekin jolasean
Zer dira polimeroak? Non daude? Tailer honetan, haien propietateak ezagutuko ditugu, eta etxera eraman ahal izango duten polimero bat sortuko dugu: blandiblua!
Argiak, kolorea... ekin!
Kromatografia batekin esperimentatuko dugu eta argiaren eta koloreen misterioak azalduko ditugu, Newton-ek kolore-kartarekin egin zuen bezala.

8 eta 12 urte bitarteko haurrak
Kimika, martxan
Atomoak zein txikiak diren eta molekulak sortzeko nola elkartzen diren ikusiko dugu, baita nola erreakzionatzen duten ere, hori baita dibertigarriena!
Klima-aldaketa
Nola eragiten dio karbono dioxidoak klima-aldaketari? Zer da euri azidoa? Esperimentu ikusgarrien bidez ikasiko dugu.

EU
12:15-13:00

Bizitzaren Laborategian
Ipuin-kontalari zientifikoa
4 eta 8 bitarteko haurrak
Ana GALARRAGA Elhuyar Fundazioa, Euskal Herria
Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko komunikatzaile zientifikoak eta Bizitzaren laborategian liburuaren egileak zuzeneko esperimentuen bidez eta ipuin-kontalari bezala antolatu du ikuskizuna. Egileak istorio bitxiak kontatuko dizkigu, jakin-mina pizteko helburua duten esperimentuak eta zientziaren alderik ludikoena baliatuta, parekidetasuna, errespetua, talde-lana, jarraikitasuna, akatsak aitortzeko eta onartzeko gaitasuna eta tankerako balioak transmititzeko. Gainera, esperimentu guztietan ohiko materialak erabiliko ditu, haurrek euren etxeetan errepikatu ahal izateko.

EU
Arratsaldea
17:30 - 18:30 Naukas Passion Berezia imagen ponente
Aurkezlea: Javier PELÁEZ Naukas

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

17:30

Xurxo MARIÑO Universidade da Coruña

ES
17:30

Oswaldo DIGÓN Aktorea

18:30 - 19:50 Hitzaldi Nagusiak imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

18:30

Pamela DIGGLE Botanika, University of Connecticut, Estatu Batuak

Nola “dakite” landareek noiz loratu eta noiz eman fruitua? Zergatik kezkatu beharko genuke horregatik? Landare loredunen eta animalien 100 milioi urtetik gorako koeboluzioa funtsezkoa da ezagutzen dugun munduarentzat. Elkar mendekotasunean oinarritzen den ondo doitutako hartu-emanean, landareek elikagaiak edo beste sari batzuk eskaintzen dituzte animaliak erakartzeko, eta hauek loreak polinizatu eta fruituak sakabanatzen dituzte. Gakoa da jakitea noiz loratu eta noiz eman fruitua. Horretarako, landareak baliatzen dira ingurune seinale batzuez; hala nola tenperaturaz, mundu osoan aldaketa prozesu bizkor batean dagoena. Alaskara bidaiatuko dugu, non klima aldaketaren erritmoa bereziki azkarra den, eta antzemango dugu zer ekarriko digun etorkizunak. Han, iparraldeen dauden Ipar Amerikako lurraldeetan, ikus dezakegu nola erantzuten dioten landareek aurrekaririk ez duen tenperatura igoerari, eta behaketa horretan ikasitakoa balia dezakegu ulertzeko, baita aurreikusteko ere, nola erantzungo dioten hurbilago ditugun landareek klima aldaketari.
19:10

Dudley HERSCHBACH Fisika-Kimika, Harvard University, Estatu Batuak

Proposatzen dudan zientziaren ikuspegiaren barnean sartzen dira duela milioika urte gure planetan gure espeziearen aurrekari gisa bizi izan ziren izaki batzuk: izurdeak. Duela 60 urte Leo Szilard hungariar apartak argitaratu zuen alegoria batean inspiratzen da. Nire saiakeraren azken paragrafoa kredo baten antzekoa da, zeinari tinko atxiki dakiokeen: Pentsa ezazu zeure buruan izurde orakulu bat bazina bezala eta galdetu eguneko edozein gairi buruz. Saia zaitez konpontzen genero, arraza, erlijio, pertsuasio politiko, nazio identitate... desberdintasunekin lotutako arazoak. Horiek denak desagertu egiten dira aurre egin behar diogunean gure gizon-emakume izateari. Noizean behin, utz iezaiozu zeure buruari proba ditzan ere izurdeen beste ezaugarri superzibilizatu batzuk; jauzi ikusgarriak, txistuak eta barre algarak barne. Gizadiari onura besterik ez dakarkio jakiteak, izurdeekin eta beste sorkari sinestezin batzuekin batera, adimenaren unibertso askoz zabalago baten partaide garela, mindkind dei genezakeena (izaki adimentsu guztiak biltzen dituen adimenaren generoa).
19:50 - 20:10 Amaiera imagen ponente

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

Egun Osoa
09:00 - 14:00 Creativium
Argazki erakusketa

UPV/EHU, Centro Carlos Santamaria, Donostia



>>