Aboutus slide 1

Egitarau publikoak Naukas Passion saioa ere hartzen du bere baitan, Naukas: zientzia, eszeptizismoa eta umorea zientziaren zabalkunderako online komunikazio plataforma ezagunaren laguntzarekin. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren lankidetzarekin antolatzen da Naukas Passion.

Urriaren 3tik, osteguna 5era arte, larunbata, saio nagusien ondoren Victoria Eugenia Antzokiko agertokira igoko dira Naukaseko kolaboratzaile onenak, beren ikuspegi partikularretik hainbat gai zientifikoren inguruan aritzeko Naukasen ekitaldi arrakastatsuak ezaugarritzen dituen formatu berari jarraituz, 10 minutuko hitzaldi labur sorta bat eskainiko dute zientzia modu entretenigarri eta originalean zabaltzeko.

Gainera, Naukas Passion saioari behar bezelako bukaera emateko, jaialdiaren azkeneko egunean saio berezia izango dugu. Larunbatean, urriaren 5ean, 'CARBÓN' (Ikatza) dibulgaziozko ikuskizunarekin gozatuko ahal izango dugu Xurxo MARIÑO neurozientzialari eta dibulgatzailearen eta Oswaldo DIGÓN umorista eta aktorearen eskutik.

Edozein herritarrek du Naukas Passion saioan dohainik sartzeko aukera eserlekuak bete arte, baina aurrez izena ematea gomendatzen da.

Naukas Passion saio guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira streaming bitartez. Gaztelaniaz egingo dira hitzaldiak, baina aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da euskaraz eta ingelesez.


Hitzaldi nagusi guztietarako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte, eta izen-ematea irekita egongo da, irailarean 3tik aurrera.

Aboutus slide 1