Aboutus slide 1

Aurreko urteetan bezala, Passion for Knowledge 2019 jaialdiko jardueren artean ez da faltako top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketen edizio berria. DIPCk 2009. urteaz geroztik urtero antolatzen dituen Nobel saridun zein puntako ikertzaileen, eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen arteko topaketak dira.

Topaketa hauen helburu nagusia, hain zuzen, Euskal Herriko ikasleen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea da eta ezagutzarekiko pasioa piztea.

Eman izena Topaketetan
EPEAK
Izen ematea Irailak 6
Informazioa bidali Irailak 13
top@DIPC Donostian Urriak 2
top@DIPC Bilbon Urriak 4
encuentros
encuentros

XI. edizio honetan bi topaketa egingo ditugu: bata Donostian eta bestea Bilbon. Ikasleek aukera izango dute giro lasai eta atsegin batean lehen mailako zientzialariekin, tartean hainbat Nobel Saridunekin, solasteko eta beren zalantzak eta galderak zuzenean planteatzeko.

Topaketa bakoitzean, nazioartean ezagunak diren hainbat arlotako hiru ikertzaileek hartuko dute parte (P4K 2019 jaialdiko gonbidatuen artean aukeratutakoak), moderatzaile arituko den Pedro Miguel ETXENIKErekin batera. Gonbidatuek zientziarekiko eta ikerketarekiko pasioari buruz hitz egingo dute eta beren bizipenak eta ibilbide profesionalean bildutako esperientzia sorta partekatuko dituzte bertaraturiko ikasleekin haien galderei erantzunez.


Ezagutu aurtengo hizlariak

Donostiako ikertzaile gonbidatuak, Dame Jocelyn BELL BURNELL astrofisikaria, Jean Pierre SAUVAGE kimikaria (Kimikako Nobel Saria 2016) eta Ignacio CIRAC fisikari-teorikoa izango dira.

Bilboko topaketan Claude COHEN-TÁNNOUDJI fisikaria (Fisikako Nobel Saria 1997), María MARTINÓN paleoantropologoa eta Cristopher ROSSEL zientzialariak arituko dira.


Saria galderarik onenari

Galdera interesgarrienak saria jasoko du Telefónica eta EDP naturgas energiaren lankidetza bereziari esker (DIPCren patronoak biak), Bilbon eta Donostian hurrenez hurren. Ezagutza zientifikoarekiko jakin-mina gazteengan piztea, eta topaketa aberastea da sariaren helburua. Sariak zuzenean iragarriko dira topaketan zehar.

Topa @DIPC - Zientziarekin Solasean! Topaketak Kutxa Fundazioaren Eureka! Zientzia Museoaren laguntza ere jaso du.

naturgas