Aboutus slide 1

Bertso Passion

Passion for Knowledge jaialdiaren edizio berri honetan, berriro ere, bertsolaritza eta zientzia nahasi nahi izan ditugu Victoria Eugenia Antzokian. Horretarako, 4 zientzialari igoko dira agertokira, azken urteotako aurkikuntza zientifiko garrantzitsuenetako batzuen protagonistak, eta 4 bertsolari, inprobisazioaren euskal poeta handiak.

Bertso Passion ekimenak zientzialarien aparteko begirada eta bertsolarien errima kantatuen edertasun eta asmamena uztartuko ditu, zentzuz eta sentikortasunez betetako bidaia bati ekiteko gure espeziearen sorreran, landareen eboluzioan eta kimikaren funtsean barrena.

Urriaren 2an (asteazkena) arratsaldean izango da, Victoria Eugenia Antzokian. Bertso Passion saioa irekia eta doakoa da antzokiaren edukiera bete arte, baina aldez aurretik izena ematea komeni da.

Saioa zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez, eta aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da ekitaldia euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez jarraitu ahal izateko.

Bertsolariak
  10/02 Asteazkena
Goiza
19:30 - 20:30 Bertso Passion imagen ponente
Aurkezlea: Felix ZUBIA Mediku eta bertsolaria

Victoria Eugenia antzokia, Donostia

 

Amets ARZALLUS Bertsolaria

EU
 

Maialen LUJANBIO Bertsolaria

EU
 

Andoni EGAÑA Bertsolaria

EU
 

Iñaki MURUA Bertsolaria

EU
 

William FRIEDMAN Botanika, Harvard University, Estatu Batuak

EN
 

Dudley HERSCHBACH Fisika-Kimika, Harvard University, Estatu Batuak

EN
 

María MARTINÓN-TORRES Paleoantropologia, CENIEH National Research Center of Human Evolution, Espainia

ES
 

Jean-Pierre SAUVAGE Kimika, University of Strasbourg, Frantzia

EN