Passion Txiki

Larunbatean, urriaren 5ean, goizez, Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan egingo da Passion Txiki. Bereziki gazteei zuzendutako saioa da eta euskaraz gauzatuko da. Haurrei eta beren familiei zuzendutako zientzia jaialdi txiki honek hainbat jarduera zientifiko dibertigarri eskainiko ditu: esperimentu tailerrak, ipuin kontalari zientifikoak, jolasak, etab.
Jaialdiko beste saio publikoetan bezala, doakoa izango da Passion Txiki saiorako sarrera. Irailaren hasieran irekiko da jardueran izena emateko erregistroa.
Passion Txikirako sarrera librea eta doakoa da lekuak bete arte, eta izen-ematea, irailarean 5an goizeko 11:00etan. jarriko da martxan.

Hizlaria
10/05 Larunbata |
Goiza |
10:00 - 13:00 |
Passion Txiki ![]() |
10:00-12:00 |
Ni zientzialari 4 eta 7 urte bitarteko haurrak Polimeroekin jolasean Zer dira polimeroak? Non daude? Tailer honetan, haien propietateak ezagutuko ditugu, eta etxera eraman ahal izango duten polimero bat sortuko dugu: blandiblua! Argiak, kolorea... ekin! Kromatografia batekin esperimentatuko dugu eta argiaren eta koloreen misterioak azalduko ditugu, Newton-ek kolore-kartarekin egin zuen bezala. 8 eta 12 urte bitarteko haurrak Kimika, martxan Atomoak zein txikiak diren eta molekulak sortzeko nola elkartzen diren ikusiko dugu, baita nola erreakzionatzen duten ere, hori baita dibertigarriena! Klima-aldaketa Nola eragiten dio karbono dioxidoak klima-aldaketari? Zer da euri azidoa? Esperimentu ikusgarrien bidez ikasiko dugu. EU |
12:15-13:00 |
Bizitzaren Laborategian |