Aboutus slide 1

Passion for Knowledge jaialdiaren barruan, doktoregoko ikasleei zuzendutako prestakuntzako jarduera/jardunaldi bat egingo da Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Uda Ikastaroen esparruan Euskanpus Fundazioaren lankidetzarekin.


Gero eta garrantzi handiagoa ematen ari zaio graduondoko ikasketetan zeharkako trebetasunak garatzeari, eremu zientifiko-teknologikoan moldakortasun handiagoa eta lidergo-gaitasuna duten etorkizuneko profesionalak prestatzeko.

Gaitasun horiek garatzea funtsezkoa da ikerketaren munduan bidea egin nahi duten ikasleentzat; izan ere, lanak aurkezteko eta defendatzeko erraztasunak eskaintzen dituzte, lankidetza zientifikoa sustatzen dute, ezagutza zabaltzea ahalbidetzen dute eta aukera profesionalak sortzen dituzte.

Jaialdiaren esparruan ikasleekin aurreikusi den jardunaldian, gure ekosistemako diziplina zientifiko guztietako doktoregoko ikasleak eta jaialdira gonbidatutako zientzialari ospetsuak bilduko dira, zientziari eta zientziaren alderdi sozialei buruz hausnartzeko eta beren ikerketakarreren garapenean aholkularitza espezializatua jasotzeko.

EPS Awards

Navigating the scientific journey:
career and societal impact

05.Oct, 10:00 – 13:30 2023

Miramar Jauregia, Donostia / San Sebastián

Egitaraua

Izena-eman