Antonio Martínez Ron
Eva Caballero
Gemma del Caño
Helena González
Ignacio López Goñi
Isabel Moreno
Javier Peláez
Joaquín Sevilla
José Miguel Viñas
Juan Carlos Gil
Laura Morán
Marga Sánchez Romero
Oskar González

Zientzia-kazetaria eta idazlea da. Gaztelaniazko prentsa, irrati eta telebista hedabide nagusietako batzuetan lan egin du, eta bere lanbideko sari garrantzitsuenetako batzuk jaso ditu, hala nola Ondas Saria eta Concha García Campoy Saria.
Naukas plataformaren eta arrakasta handiko Catástrofe Ultravioleta podcastaren sortzaileetako bat da. Horrez gain, hainbat libururen egilea da, besteak beste, Algo nuevo en los cielos eta El ojo desnudo.

Eva Caballero zientzia-komunikazioan espezializatutako kazetaria da, eta Radio Euskadiko —EITB Media— La mecánica del caracol saioaren zuzendaria. Saio horrek 2022an Concha García Campoy Zientzia Kazetaritzako Saria jaso zuen irratiaren kategorian.
2021eko Euskal Kazetaritza Saria ere jaso zuen ingurumen-kazetaritzaren kategorian. Horrez gain, Medikuntza Pertsonalizatuari eta Doitasunezko Medikuntzari buruzko Kazetaritza Saria eskuratu zuen 2020an, eta Tecnalia Kazetaritza, Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikoko Saria 2013an, irratiaren atalean.

Farmazian lizentziaduna, I+G+B-an eta Industrian espezializatua. Bioteknologia, berrikuntza eta elikagaien segurtasuneko masterra. Duela 10 urte hasi zen elikagaien industrian lan egiten, bai kalitate-sailean, bai I+G+B-ko zuzendari gisa, eta gaur egun zuzendari tekniko gisa. Miguel de Cervantes Europako Unibertsitateko Nutrizio eta Dietetika Graduko irakasle elkartua da Elikagaien Legeria eta Elikadura Politika irakasgaietan. Dibulgazio jardueren artean honako hauek ditu:
– Blog kolaboratzailea Atresmedian eta Revista Mía-n
– Radio Nacional de España (elikadurako eta elikagaien segurtasuneko saila “A media mañana” saioan).
– Kolaboratzailea TV CyL 8-ko “Vamos a ver” programan eta MeteoRed-en
– Blog honen egilea: farmagemma.naukas.com. No comemos como antes, y menos mal (Ez dugu lehen bezala jaten, eta eskerrak) liburuaren egilea.

Biologian eta Biokimikan lizentziaduna eta Biomedikuntzan doktorea den ikertzaile espainiarra da. DNA konpontzeko mekanismo molekularretan eta minbiziaren epigenetikan espezializatuta dago.
Bere garapen profesionalaren funtsezko zatitzat jo du zientzia-dibulgazioa, zientziari eta hark gizartean duen eraginari ikusgarritasuna emateko. 2013an Big Van Ciencia ekimenaren sortzaileetako bat izan zen, eta bertan zientzia-hezkuntzaren arduraduna da. Hainbat libururen egilea ere bada.
RTVEko Órbita Laika saioko gidoilaria da.
Biologian doktorea, Mikrobiologian katedraduna eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoko zuzendaria. Haren ikerketa-lanak bakterio-birulentzia eta txerto berrien garapena izan ditu ardatz. “microBIO” blogaren egilea. Dibulgazioko hainbat liburu argitaratu ditu: ¿Funcionan las vacunas? (Funtzionatzen dute txertoek?) (Prismas saria 2018), Microbiota, los microbios de tu organismo (Mikrobiota, zure organismoko mikrobioak), Virus y pandemias (Birusak eta pandemiak) eta Preparados para la próxima pandemia (Hurrengo pandemiarako prest). Horrez gain, alabarekin batera, Princesas de cristal liburua (Kristalezko printzesak) idatzi du, gazteen anorexiari buruzkoa. 2021ean, Dibulgazio Zientifikoko Lilly Fundazioa saria, Zientziaren Difusioko COSCE saria eta Komunikazio Zientifikoko CSIC-BBVA Fundazioa saria irabazi zituen. 2023an, Espainierazko Zientziaren Komunikazioko Saria jaso du.

Isabel Moreno Muñoz. Fisikan graduatua, Meteorologian eta Geofisikan masterduna (UCM) eta klima-aldaketaren komunikazioan espezialista. Cambio Climático para Principiantes (Klima-aldaketa hasiberrientzat) liburuaren egilea, Penguin Random Housek argitaratua. 2016az geroztik, zenbait hedabidetan egiten du lan meteorologo eta eguraldiaren aurkezle gisa; horien artean nabarmentzekoa da RTVEko “Aquí la Tierra” (Hemen Lur planeta). Horrez gain, lan horiek klima-aldaketari buruzko prestakuntzarekin eta dibulgazioarekin uztartu ditu, UNEDeko ikastaroetan txostengile izan da, biltzar eta mintegi handietan hitzaldiak eman ditu, eta telebistan, irratian, prentsa idatzian eta sareetako beste formatu batzuetako programetan kolaboratu izan du.

Javier Peláez (Puertollano, 1974) idazlea eta komunikatzaile zientifikoa da. 500 años de frío. La gran aventura del Ártico (Crítica, 2019) eta Planeta Océano (Crítica, 2022) lanen egilea da. Naukas.com plataformaren sortzaileetako bat da, eta, horretaz gainera, gidoilari gisa ere jarduten du RTVEko El Cazador de Cerebros programan. Irratigintzako Ondas sari nazionala eskuratu zuen, Catástrofe Ultravioleta podcastarekin.

Joaquín Sevilla Fisikako doktorea da, baita Teknologia Elektronikoko katedraduna ere Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Gaur egun, egitura fotonikoak diseinatzen ditu, sentsoreetan eta eguzki-energian aplikatzeko. Teknologiaren alorrean ere lan egin du, desgaitasuna duten pertsonengana bideraturik. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Jakintza eta Kultura Zientifikoa Zabaltzeko Katedra zuzentzen du, baita NUPen eta UPV/EHUren artean antolaturiko Kultura Zientifikoko masterra ere. Aurretik G9ko Campus Birtual Partekatuko errektoreorde eta zuzendari izan da, besteak beste. Oso aktibo jarduten du dibulgazio zientifikoan: tokiko irrati eta telebistetan kolaboratzen du, blogetan idazten du eta YouTubeko bideoetan parte hartzen du. Berriki Los males de la ciencia argitaratu du, Juan Ignacio Pérezekin batera.

Fisikaria eta Meteored-eko meteorologoa da. Ibilbide luzea egin du atmosfera-zientzien dibulgazioan, komunikabideen bidez nahiz bere liburu, artikulu, hitzaldi eta webgunearen bitartez —www.divulgameteo.es—.
Duela hogei urtetik Radio Nacional irratiko kolaboratzailea da Pepa Fernándezekin batera, eta, 2020az geroztik, COPEko Agropopular nekazaritza-informazioko saioko meteorologoa ere bada. Saio hori César Lumbrerasek zuzentzen du.
Telebistan, La 2 kateko —TVE— La aventura del saber eta Órbita Laika saioetan parte hartzen du, besteak beste. ACOMET Meteorologia Komunikatzaileen Elkarteko bazkide sortzaileetako bat da.

Kimika Fisikoko doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta hogeita hamar urte baino gehiago daramatza espazioaren sektorean lanean. GMV enpresan egin du bere ibilbide profesionala, eta gaur egun Espazio Sistemetako Berrikuntza sustatzen du, besteak beste, adimen artifizialaren eta komunikazio kuantikoen arloetan.
Zientzia-dibulgatzaile aktiboa da Apuntes de ciencia izenpean. Coffee Break: Señal y Ruido podcastarekin eta Naukas, Astróbriga, Ciencia con Tres enCantos eta Iberozoa elkarteekin kolaboratzen du, gizartearen kultura zientifikoa indartuz eta STEM arloko bokazioak sustatuz.

Psikologoa, familia- eta bikote-terapeuta eta sexologoa da. Psikologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta Familia eta Bikote Terapian masterra egin zuen Comillasko Unibertsitate Pontifikalean. Entzumena eta Hizkuntza arloko prestakuntza ere egin zuen Psikolanen eta La Salle Unibertsitatean, Bizkaian.
Sexologiari buruzko hainbat prestakuntza egin ditu Madrilgo Sexpol Fundazioan, Rey Juan Carlos Unibertsitatean eta Biko Arloak Bikote Institutuan. Irratiko Gente despierta saioan, telebistako Órbita Laika saioan —RTVE— eta Naukas, Desgranando Ciencia eta Jot Down Ciencia bezalako zientzia-dibulgazioko ekitaldietan kolaboratu du.
Orgas(mitos), ¿Por qué (no) deseo? eta gazteei zuzendutako Iguales pero diferentes liburuen egilea da. Perfectamente imperfectas da haren liburu berria —Destino, 2023—.

Marga Sánchez Romero (Madril, 1971) Historiaurreko katedraduna da, dibulgatzailea eta Unibertsitateko Hedapen, Ondare eta Erakundeekiko Harremanetarako errektoreordea Granadako Unibertsitatean. Ikertzaile gisa duen interes nagusia emakumeek eta haurrek historiaurreko gizarteetan zuten zereginaren garrantzia aldarrikatzea da. Beste lankide batzuekin batera, Pastwomen proiektua sortu zuen, emakumeen kultura materialari lotutako arkeologiako eta historiako ikerketa-ildoei agerikotasuna emateko asmoz. Gaur egun, RTVEko La 2 kateko “El condensador de fluzo” saioan kolaboratzen du. Malagako Unibertsitateak dibulgazio feministari emandako Carmen de Burgos sariaren jabe da, eta baita Zientziaren eta Berrikuntzaren Granada Sariarena ere, Emakumeak zientzian kategorian. Prehistoria de mujeres liburuaren (Emakumeen historiaurrea) egilea da (Destino).

Kimikako doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko irakaslea da. Bi arlo horien arteko uztarketatik sortu zitzaion Zientziaren eta Artearen arteko lotura ezagutarazteko interesa.
Dibulgazio-artikuluak aldizka argitaratzen ditu Cuaderno de Cultura Científica agerkariko #KimkArte atalean. Beste idatzizko hedabide batzuekin ere kolaboratzen du, hala nola Zientzia Kaiera eta Principia aldizkariarekin, baita Norteko Ferrokarrila eta La Mecánica del Caracol irratsaioekin ere.
Por qué los girasoles se marchitan: los elementos químicos en el arte liburuaren egilea da.













