Ahots berriak

Aurreko edizioan zientziari buruzko eduki-sortzaileei eskainitako saioek izandako arrakasta ikusita, jaialdiak beste urrats bat egingo du Ahots berriak ekimenarekin. Gune berri horrek espiritu bera zabalduko du, gaur egungo plataforma eta hedabide desberdinetan zientzia-dibulgazioaren eta zientzia-komunikazioaren ahots eraginkor eta inspiratzaileenetako batzuk biltzeko.

Elkarrizketen, solasaldien, aurkezpen dinamikoen eta beste hainbat formaturen bidez, zientziaren, komunikazioaren eta eduki-sorkuntzaren esparru desberdinetatik etorritako erreferenteek ezagutzak, gogoetak eta esperientziak partekatuko dituzte gure garaiko erronka eta aurrerapen nagusietako batzuen inguruan, ezagutza gizartera hurbiltzeko modu berriak aztertuz.

Jaialdiko saio publiko guztietarako, Ahots berriak saioetarakoak barne, sarrera doakoa eta librea izango da tokia bete arte, baina aldez aurretik doako sarrera eskuratu beharko da.

Ahots berriak egitasmoko saio guztiak gaztelaniaz egingo dira, eta euskararako nahiz ingeleserako interpretazio-zerbitzua eskainiko da. Horrez gain, gainerako saio publikoekin bezala, zuzenean ere jarraitu ahal izango dira streaming bidez.

Hizlariak

Programa

  • 29/09 Asteartea – 19:30 – 20:30
  • María Martinón, Román Orús
  • Giza eboluzioari, garapen teknologikoari eta gizateriaren etorkizunari buruzko solasaldia – (ES)
  • Teatro Victoria Eugenia
  • 03/10 Larunbata – 18:00 – 18:45
  • Eduardo Sáenz de Cabezón
  • Gela ilun batean esku-kolpeka. Konputazio kuantikoaren etorrera – (ES)
  • Teatro Victoria Eugenia
  • 03/10 Larunbata – 18:00 – 18:45
  • Eduardo Sáenz de Cabezón
  • Eskukadak gela ilun batean. Konputazio kuantikoaren etorrera.
  • Teatro Victoria Eugenia

* Hitzaldiaren hizkuntza: Euskara (EU) / Gaztelania (ES) / Ingelesa (EN)

Aldibereko itzulpena: EU, ES, EN