Ikasleekin topaketak

2009az geroztik, DIPCk top@DIPC – Zientziarekin solasean! izeneko topaketa jendetsuak antolatzen ditu. Bertan, Nobel saridunak eta nazioarteko zientzia arloko ordezkari entzutetsuak Euskadiko bigarren hezkuntzako ikasleekin elkartzen dira, Pedro Miguel Etxenikek gidatutako saioan. P4K jaialdiaren barruan, gonbidatutako zientzialari ospetsuen presentzia baliatzen da topaketa horien urteko edizioa egiteko.

Topaketen helburu nagusia gazteen artean zientziarekiko jakin-mina piztea eta bokazio zientifikoak sustatzea da. Topaketetan, ikasleek gonbidatutako pertsonen ibilbide zientifikoa eta pertsonala lehen eskutik ezagutzeko aukera dute. Ikastetxeek aldez aurretik ikasgelan lantzen dituzte parte hartuko duten zientzialarien biografiak, eta egin nahi dizkieten galderak prestatzen dituzte. Topaketan zehar, izena emandako ikastetxe guztiek galderak egiteko aukera izango dute, ausaz galderak hautatuko dituen zozketa-sistemaren bidez.

P4K 2026 jaialdiaren barruan, Zientziarekin solasean! topaketen XVI. edizioa egingo da, programatutako bi saiorekin. Irailaren 29an, topaketa Donostian (Victoria Eugenia Antzokian) egingo da, eta urriaren 1ean Bilbon (Bizkaia Aretoa, EHU). Giro lasaian, ikasleek zientzialari ezagunekin hitz egiteko eta haiei zuzenean beren galderak egiteko aukera izango dute.


Saioak


Galdera onenari saria

Topaketa bakoitzean, ikasleek egindako galderarik interesgarriena edo originalena sarituko da. Sari hori Telefónicaren eta Fundación EDPen lankidetza bereziari esker ematen da. DIPCren Patronatuko kideak dira eta Bilbon eta Donostian hartuko dute parte, hurrenez hurren.. Sariak zuzenean iragarriko dituzte topaketan zehar.

Parte hartzeko baldintzak

Ekimenaren hartzaile diren ikastetxeak

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak, plaza guztiak bete arte.

Parte-hartzaileak:

Ikastetxe bakoitzeko, gehienez bi irakasle eta bost ikasle topaketa bakoitzean.

Ikasleen profila:

2026/2027 ikasturtean DBHko 4. maila edo zientzia-modalitateko batxilergoko bi mailetako edozein egiten ari diren ikasleak. Ikastetxe bakoitzetik parte hartuko duten ikasleen hautaketa izen-ematearen arduradun den irakaslearen irizpidearen araberakoa izango da, eta ez dute zertan ikasturte edo ikasgela berekoak izan. Parte hartuko duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak: Izen-ematea ikastetxeak berak egin beharko du DIPCk horretarako egokituta dagoen intranetaren bidez. Sarbidea webgune honetan dago. Izen-ematea egitean, ikastetxe bakoitzak topaketa batean edo bietan parte hartzeko eskaera egin ahal izango du. Onartutako ikastetxeek posta elektronikoz jasoko dute plaza esleitu zaiela baieztatzen duen mezua, baita behin betiko izen-ematea formalizatzeko jarraibideak ere. Une horretan, parte hartuko duten irakasleen eta ikasleen datuak eman beharko dituzte, baita gonbidatutako zientzialariei egin nahi dizkieten galderak ere.

Parte hartuko duten ikastetxeak hautatzeko irizpideak:

Parte hartuko duten ikastetxeak izen-ematearen hurrenkera zorrotzari jarraituz hautatuko dira, topaketa bakoitzean aurreikusitako edukiera bete arte. Ikastetxe bakoitzak topaketa batean edo bietan eman ahal izango du izena, eta horietan parte hartzeko aukera izango du. Topaketetan izena ematea doakoa da. Informazio gehiago eskuratzeko edo edozein zalantza argitzeko, idatzi helbide honetara: topa.p4k@dipc.org