Emakumeak Zientzian ekimenarekin lankidetzan, Passion for Knowledge jaialdiak ikerketaren esparruko osasun mentalari eta ongizateari buruz hausnartzeko jardunaldi bat hartuko du. Bereziki, emakumeek beren ibilbide zientifikoan zehar jasaten dituzten desberdintasun eta zailtasunei erreparatuko zaie.
Saioak gaiari buruzko sarrera-hitzaldi bat eta mahai-inguru bat uztartuko ditu. Mahai-inguruan hainbat belaunalditako emakume zientzialariek beren esperientziak partekatuko dituzte, eta sistema zientifiko osasuntsuago, ekitatiboago eta jasangarriago baterantz aurrera egiteko moduei buruz eztabaidatuko dute.
Jarduera honetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da.