Topaketak Bilbon

2009az geroztik, DIPCk nazioarteko zientziaren arloko izen handiak, Nobel saridunak barne, Euskadiko bigarren hezkuntzako ikasleekin biltzen dituzten topaketa jendetsuak antolatzen ditu. P4K jaialdiaren baitan, topaketa hauen helburua gazteen artean zientziarekiko jakin-mina piztea eta etorkizuneko bokazio zientifikoak sustatzea da, ikasleei arlo honetako erreferenteen ibilbide zientifiko eta pertsonala gerturatuz. Ikastetxeek aldez aurretik prestatzen dituzte gonbidatuen biografiak eta egin nahi dituzten galderak, zientziaren arloko izen handiekin zuzeneko eta gertuko elkarrizketa-gune bat sortuz.

Iraileko bigarren astean jakinaraziko ditugu gonbidatutako zientzialariak.

Hizlariak

Saioa

Urriak 1, Bizkaia Aretoa (Bilbo)

Egitaraua

  • 9:00-9:30 Ikasle eta irakasleei harrera.
  • 9:30-11:30 Topaketa ikasleekin.
    • Ongi etorri instituzionala eta zientzialari gonbidatuen aurkezpena.
    • Galdera tartea eta galdera onenaren sari banaketa Telefonikaren eskutik.
  • 11:30 Familia argazkia eta hamaiketakoa.
  • 12:30 Amaiera

 

 

Parte hartzeko baldintzak

Ekimenaren hartzaile diren ikastetxeak

Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak, plaza guztiak bete arte.

Parte-hartzaileak:

Ikastetxe bakoitzeko, gehienez bi irakasle eta zortzi ikasle topaketa bakoitzean.

Ikasleen profila:

2026/2027 ikasturtean DBHko 4. maila edo zientzia-modalitateko batxilergoko bi mailetako edozein egiten ari diren ikasleak. Ikastetxe bakoitzetik parte hartuko duten ikasleen hautaketa izen-ematearen arduradun den irakaslearen irizpidearen araberakoa izango da, eta ez dute zertan ikasturte edo ikasgela berekoak izan. Parte hartuko duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak: Izen-ematea ikastetxeak berak egin beharko du DIPCk horretarako egokituko duen intranetaren bidez. Sarbidea webgune honetan. Izen-ematea egitean, ikastetxe bakoitzak topaketa batean edo bietan parte hartzeko eskaera egin ahal izango du. Onartutako ikastetxeek posta elektronikoz jasoko dute plaza esleitu zaiela baieztatzen duen mezua, baita behin betiko izen-ematea formalizatzeko jarraibideak ere. Une horretan, parte hartuko duten irakasleen eta ikasleen datuak eman beharko dituzte, baita gonbidatutako zientzialariei egin nahi dizkieten galderak ere.

Parte hartuko duten ikastetxeak hautatzeko irizpideak:

Parte hartuko duten ikastetxeak izen-ematearen hurrenkera zorrotzari jarraituz hautatuko dira, topaketa bakoitzean aurreikusitako edukiera bete arte. Ikastetxe bakoitzak topaketa batean edo bietan eman ahal izango du izena, eta horietan parte hartzeko aukera izango du. Topaketetan izena ematea doakoa da. Harpidetu irakasleei zuzendutako informazio-buletinean informazio eguneratua jasotzeko Informazio gehiago eskuratzeko edo edozein zalantza argitzeko, idatzi helbide honetara: topa.p4k@dipc.org