SPARK Satellite Workshop

SPARK (Sessions in Physics: Advancing Research and Knowledge) Donostia International Physics Centerrek (DIPC) bultzatutako topaketa zientifikoen formatu berria da, eta ideien trukea, lankidetza eta ikerketa-ildo berrien garapena sustatzea du helburu.

Edizio bakoitzean, nazioarteko ikertzaileen taldea bilduko da hainbat astez, elkarlanerako, ezagutza-trukerako eta ikuspegi zientifiko askotatik abiatutako ikerketa-ikuspegi berrien garapenerako egokia den ingurunean.

DIPCren ekimen berri honen barruan, jaialdiren programak komunitate zientifiko osoari irekita dagoen Workshop satelitea ere jasotzen du: 2026ko irailaren 30etik urriaren 2ra egingo da Donostiako Miramar Jauregian.

Jarduera honetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da.

SPARKen Satellite Workshop tailerrari buruzko informazio gehiago dago ekitaldiaren webgunean.