Hitzaldi Nagusiak

Victoria Eugenia Antzokian arratsaldetan egingo diren hitzaldi edo konferentzia nagusiak dira jaialdiaren ezaugarri nagusiak. Egun horietan, hiria zientziaren espirituz betetzen da, ezagutzarekiko grina gizarte osoarekin batera ospatzeko.

Nazioarteko zientzia arloko ordezkari ezagunenetako batzuk bertan izango dira, tartean Nobel sariaren hainbat irabazle. Horri esker, publikoak munduari buruz dugun ulermena eraldatu duten aurrerapen eta aurkikuntzen mundu liluragarrian murgiltzeko aukera izango du.

2026ko edizioan, jaialdiak askotariko gaiak jorratuko ditu berriro ere, zorroztasuna eta hunkigarritasuna uztartzen dituzten hitzaldi magistralen bidez. Horrez gain, elkarrizketa-formatua ere izango du, bertaratzen direnei esperientzia paregabea eskaintzeko. Hitzaldi nagusiak beste gune batzuetara ere zabalduko dira, eta publikoak Bilbon ere izango du gonbidatu ospetsuetako baten parte-hartzeaz gozatzeko aukera. Hitzaldi nagusietarako sarrera librea eta doakoa izango da tokia bete arte. Horretarako, aldez aurretik doako sarrera eskuratu beharko da helburu horrekin gaituko den izen-emate plataformaren bidez.

Era berean, hitzaldiak ingelesez, gaztelaniaz edo euskaraz eskainiko direnez, publiko guztiak haietaz gozatu ahal izan dezan, aldibereko interpretazio-zerbitzua eskainiko da euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

Gainera, jaialdiko saio publiko guztiak zuzenean ere jarraitu ahal izango dira streaming bidez.

Hizlariak

Programa

  • 28/09 Astelehena – 18:30 – 19:15
  • Anne L´Huillier
  • Attosegundoko fisika – (EN)
  • Teatro Victoria Eugenia
  • 28/09 Astelehena – 19:15 – 20:00
  • Brian Schmidt
  • Astrofisika – (EN)
  • Teatro Victoria Eugenia
  • 29/09 Asteartea – 18:00 – 18:45
  • Ana Zubiaga
  • Zelularen ziklo birtuosoa hausten denean. Minbizia ulertzeko gako berriak, itu terapeutiko berriak – (EU)
  • Teatro Victoria Eugenia
  • 29/09 Asteartea – 18:45 – 19:30
  • Sandra Myrna Díaz
  • Luzaro bizi diren zuhaitzak geneak, adimenak eta pertsonak lotzen dituzte – (ES)
  • Teatro Victoria Eugenia
  • 30/09 Asteazkena – 18:00 – 19:00
  • Wolfgang Ketterle
  • Fisika Kuantikoa – (EN)
  • Museo Guggenheim Bilbao
  • 30/09 Asteazkena – 18:00 – 18:45
  • Marcus du Sautoy
  • Matematika – (EN)
  • Teatro Victoria Eugenia
  • 01/10 Osteguna – 18:00 – 18:45
  • Siri Husvedt
  • Zientzia, Fikzioa eta Zientzia-Fikzioa: Bereizketak eginez Informazioaren Aroan – (EN)
  • Teatro Victoria Eugenia
  • 02/10 Ostirala – 18:00 – 18:45
  • Ignacio Cirac
  • Teknologia kuantikoak: non gauden eta norantz goazen – (ES)
  • Teatro Victoria Eugenia
  • 02/10 Ostirala – 18:45 – 19:30
  • Eneko Agirre
  • Adimen Artifiziala – (ES)
  • Teatro Victoria Eugenia
  • 03/10 Larunbata – 18:45 – 19:30
  • Wolfgang Ketterle
  • Fisika Kuantikoa – (EN)
  • Teatro Victoria Eugenia
  • 03/10 Larunbata – 19:30 – 20:15
  • Eva Nogales
  • Biologia estrukturala: oinarrizko ikerketak medikuntza-praktika nola eraldatzen duen – (ES)
  • Teatro Victoria Eugenia

* Hitzaldiaren hizkuntza: Euskara (EU) / Gaztelania (ES) / Ingelesa (EN)

Aldibereko itzulpena: EU, ES, EN