Aitor Mendiluze
Bertsolaria, Euskal Herria
Amets Arzallus
Bertsolaria, Euskal Herria
Andoni Egaña
Bertsolaria, Euskal Herria
Maialen Lujanbio
Bertsolaria, Euskal Herria
Maite Berriozabal
Gai-jarraitzailea, Euskal Herria
Nerea Ibarzabal
Bertsolaria eta idazlea
- Bertso PassionBertso Passion
Aitor Mendiluze Gonzalez Andoainen jaio zen, 1975ean, eta egungo euskal bertsolaritzaren erreferente nagusietako bat da. Eskolan hasi zen bertsoarekin harremanetan, eta Hernaniko zein Andoaingo bertso-eskoletan trebatu zen. Ingeniaritza ikasi zuen denbora batez, eta Gizarte Hezkuntzan diplomatu zen. 1995ean eta 2007an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen, eta 2017an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunorde izan zen. Bere bertsogintzak zorroztasuna, sormena, umorea eta emozioa uztartzen ditu. Gainera, bertsolaritzaren transmisioan lan handia egin du, hainbat ikastetxetan irakatsiz eta belaunaldi berriei ahozkotasuna, euskararen erabilera eta jendaurrean aritzeko gaitasuna garatzen lagunduz. Plazetan eta txapelketetan egindako ibilbide sendoak euskal kulturako figura esanguratsu bihurtu du gaur egun.

- Bertso PassionBertso Passion
Hendaiarra. Haurra zenetik hasi zen bertsotan, etxean zuen giroak eraginda. Seaskako ikastoletan egin zuen bere eskola ibilbide osoa, eta gero Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen. Argia aldizkarian egin ditu kolaborazio sarrienak, baita Berria egunkarian eta Euskadi Irratian ere. Jarduera anitzetan parte hartu du: hitzaldiak, jendaurreko gogoeta eta hausnarketa kritikoak etab. Hala ere, bat-bateko bertsogintza izan da beti bere bizibide nagusia. Lau aldiz irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Beste lautan Xilaba Bertsulari Xapelketa eta Bertsolari Txapelketa Nagusian txapeldunorde izan zen 2009an eta 2022an, eta txapeldun 2013an. 2019an Ibrahima Balde ginearrarekin batera Miñan izeneko liburua publikatu zuen.

- Bertso PassionBertso Passion
Zarautz (1961). Euskal Filologiako lizentziaduna da. Gaur egun erabat sorkuntzari emana bizi da: bertsolari gisa ez ezik, telebista saioetako gidoigintzan eta idazle moduan ere nabarmendu da. Literaturan hainbat esparru jorratu ditu eta euskal prentsan kolaborazio asko egin/egiten ditu iritzi-emaile moduan. Bera izan da bat-bateko bertsogintzaren ordezkari nagusietakoa. Bertsolari ez ezik, ikertzaile, aztertzaile eta teorizatzaile moduan ere nabarmendu da. Bereziki azpimarratzekoa da bat-bateko bertsoa sortzeko prozesua azaltzeko eta ezagutarazteko egin duen ekarpena. Bat-bateko bertsoa beste kultur adierazpide batzuekin (dantza, trikitia, poesia, musika…) uztartzeko egin diren esperientzia askotan parte hartu du. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapelduna izan da 1993, 1997, 2001, 2005eko edizioetan.

- Bertso PassionBertso Passion
Bertsolaria, 1976.urtean Hernanin jaioa. Arte Ederretan lizentziaduna. 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du plazaz plaza. Hiru bider izan da Euskal Herriko Txapeldun, 2022an azken aldiz. Egungo txapelduna da. Bertsogintza ohikoaz gainera, bestelako ikerbide eta proposamen artistikoetan jarduten du. Hotsa, ahotsa eta hitza abiapuntu hartuta, emanaldi performatikoak garatu izan ditu. Arte munduarekin harremana badu eta artista sonoro eta plastikoekin elkarlana sarritan egin izan du. Irratigintzan, kolaboratzaile iritzi-emaile gisa lan emankorra egindakoa da. Prentsa idatzian eta bestelako idatzizko lanetan ere aritua.

- Bertso PassionBertso Passion
Maite Berriozabal Berrizbeitia (Berriz, 1987). Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua. Egun, Azkue Fundazioan ari da lanean euskararen sustapena helburu duten ekimenen kudeaketan. Bertsogintzan, gai-jartzaile lanetan aritzen da. Egun, askotariko saioetan aritzen da gai-jartzaile gisa, eta gai-jartzailetzari loturiko zenbait ikastaro eta hitzaldi ere eskaini izan ditu.

- Bertso PassionBertso Passion
Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein, 1994). Ikasketaz kazetaria, eta jardunez bertsolaria eta idazlea da. Gidoilari eta prentsako kolaboratzaile lanetan ere aritua, banaka zein Txakur Gorria sormen-kolektiboaren baitan. 2022an argitaratu zuen bere lehen eleberria, Bar Gloria.
2021 eta 2023ko Bizkaiko bertsolari txapelduna eta azken Txapelketa Nagusiko finalista da.






