Aboutus slide 1

Passion for Knowledge jaialdiko jarduera garrantzitsuenetako bat top@DIPC - Zientziarekin solasean! topaketa jendetsua da, hau da, Nobel saridun zein puntako ikertzaileen eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen arteko topaketak.


Topaketa hauen helburu nagusia, hain zuzen, gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzea eta zientziarekiko jakin-mina piztea da. Horretarako, hizlarien biografiak aldez aurretik lantzen dituzte ikasleek ikasgeletan. Ekitaldian, parte hartzen duten ikastetxe guztiek galderak egiteko aukera izaten dute, zozketa dibertigarri baten bitartez.

Topaketaren XIII. edizioa Donostian (Victoria Eugenia antzokia) eta Bilbon (Bizkaia Aretoa – UPV/EHU) izango da, goizez, jaialdiaren astean. Giro lasai eta atsegin batean, ikasleek lehen mailako zientzialariekin solasteko aukera izango dute, tartean hainbat Nobel Saridunekin, bai eta beren zalantzak eta galderak zuzenean planteatzeko ere.

Topaketa bakoitzean, nazioartean ezagunak diren hainbat arlotako bi edo hiru ikertzaile izango dira (P4K 2023 jaialdiko gonbidatuen artean aukeratutakoak), topaketan moderatzaile arituko den Pedro Miguel Etxenikerekin batera. Gonbidatutako zientzialariek zientziarekiko eta ikerketarekiko duten pasioari buruz hitz egingo dute eta, bide batez, bertan izango diren ikasleek egindako galderei erantzuteaz gain, beren ibilbide profesionalean metatutako bizipenei eta esperientziak partekatuko dituzte.

Topaketen aurreko edizioei buruzko informazio guztia:
www.topadipc.eu

Programa:

  •  -  Urriak 3, Bizkaia Aretoa (Bilbo), 9:00-12:30
  •  -  Urriak 6, Victoria Eugenia Antzokia (Donostia), 9:00-12:30


Saria galderarik onenari

Galdera interesgarrienak jasoko du Telefónica eta EDP naturgas energíaren lankidetza bereziari esker (DIPCren patronoak biak), Bilbon eta Donostian hurrenez hurren. Ezagutza zientifikoarekiko jakin-mina gazteengan piztea, eta topaketa aberastea da sariaren helburua. Sariak zuzenean iragarriko dira topaketan zehar.

encuentros