Joaquín Sevilla Fisikako doktorea da, baita Teknologia Elektronikoko katedraduna ere Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Gaur egun, egitura fotonikoak diseinatzen ditu, sentsoreetan eta eguzki-energian aplikatzeko. Teknologiaren alorrean ere lan egin du, desgaitasuna duten pertsonengana bideraturik. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Jakintza eta Kultura Zientifikoa Zabaltzeko Katedra zuzentzen du, baita NUPen eta UPV/EHUren artean antolaturiko Kultura Zientifikoko masterra ere. Aurretik G9ko Campus Birtual Partekatuko errektoreorde eta zuzendari izan da, besteak beste. Oso aktibo jarduten du dibulgazio zientifikoan: tokiko irrati eta telebistetan kolaboratzen du, blogetan idazten du eta YouTubeko bideoetan parte hartzen du. Berriki Los males de la ciencia argitaratu du, Juan Ignacio Pérezekin batera.