2026an, Passion for Knowledge jaialdiak Ahots Berriak atala estreinatuko du. Espazio honek zientziaren eta dibulgazioaren erreferenteak bilduko ditu, ezagutza sortzeko eta gizarteari gerturatzeko modu berritzaile, ezberdinak eta pertsonalak eskainiz. Programazioak diziplinen arteko elkarrizketak eta gaur egungo zientzia-dibulgatzaile nabarmenenetako batzuen proposamenak uztartuko ditu.
Atala irailaren 29an, asteartean, plazaratuko da María Martinón-Torres paleoantropologoaren eta Román Orús fisikariaren arteko elkarrizketarekin. Martinón-Torres Giza Eboluzioaren Ikerketa Zentro Nazionaleko (CENIEH) zuzendaria eta Atapuercako Ikerketa Taldeko kidea da; Orús, berriz, DIPCko Ikerbasque ikerketa-irakaslea, Multiverse Computing enpresaren sortzaileetako bat eta Adimen Artifizialari buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Aditu Zientifikoen Panel Independenteko kidea da. Gure jatorriaren bilaketatik adimen artifizialak planteatzen dituen erronketara, bi ikertzaileek bi arlo hauek uztartuko dituzte elkarrizketan, nor garen eta nora goazen hausnartzera gonbidatuko gaituzte.
Urriaren 3an, larunbatean, Eduardo Sáenz de Cabezónen izango da txanda. Ahots Berriak atalera etorriko da matematikak publiko zabalari hurbiltzeko duen berezko modua partekatzera. Errioxako Unibertsitateko Matematikako irakasle titularra, RTVEko ‘Orbita Laika’ saioaren aurkezkea, eta ‘Derivando? YouTube kanalaren sortzailea da, Espainiako zientzia-dibulgatzaile ezagunenetako bat, eta milioika pertsonari erakutsi die matematikak jakin-min, edertasun eta dibertsio iturri ere izan daitezkeela.
Atal berri honekin, Passion for Knowledge jaialdiak dibulgazio zientifiko hurbil, zorrotz eta diziplina eta publiko desberdinak konektatzeko gai denaren apustua indartzen du.
Laster jakinaraziko ditugu Passion for Knowledge jaialdiaren 2026ko edizioko jarduera-programa erakargarriaren xehetasun guztiak! Albiste guztiak jasotzeko, eman izena gure buletinean.


