Udazken honetan itzuliko da Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatutako Passion for Knowledge (P4K) nazioarteko jaialdia, beste behin Donostia zientziaren eta gizartearen topagune bihurtzeko.
Ostegun honetan aurkeztuko dugu ofizialki jaialdiaren seigarren edizioa, —2026ko irailaren 28tik urriaren 3ra egingo da—, eta bertan bilduko dira nazioarteko zientzia-esparruko eragin handiko zenbait pertsona , tartean sei Nobel saridun.
Aurkezpenean, aurtengo egitarauaren xehetasunak ezagutaraziko ditugu; beste urte batez egitaraua irekia eta doakoa izango da, askotariko publikorentzako proposamenekin, eta edizio honen helburua izango da ezagutza zientifikoa herritarrengana hurbiltzea.
Topaketen, elkarrizketen eta dibulgazio-jardueren bidez, P4K-k elkarrizketa, pentsamendu kritikoa eta jakin-mina sustatuko ditu berriro ere, eta zientzia gure kulturaren eta gizartearen funtsezko osagai dela aldarrikatuko du.
Ostegun honetan, Passion for Knowledge 2026 jaialdian zer aurkituko dugun jakingo dugu.


