Nik ikertzen dut – Ibilbide Zientifikoa (4-12 urte)

02/10 Ostirala
17:30 – 19:30

Zientziaz gozatzeko eta fenomeno harrigarriak lehen pertsonan deskubritzeko ibilbidea proposatzen dizuegu, Mad Science-ren eskutik.

Esperimentuen eta jarduera parte-hartzaileen bidez, jakin-mina piztuz eta zorroztasun zientifikoa zainduz. Argiaren eta koloreen sekretuak ezagutuko ditugu, polimeroen propietateak aztertuko ditugu eta gure eskuekin material harrigarriak sortuko ditugu. Kimikaren munduan murgilduko gara, atomoek eta molekulek nola jokatzen duten eta erreakzio kimiko ikusgarriak nola gertatzen diren deskubrituz; eta, klima-aldaketa bezalako erronkak ausnartuko ditugu, CO₂ak duen zeregina edo euri azidoa bezalako fenomenoak esperimentuen bidez ulertzeko.

Prest al zaudete zientzia esperimentatzera eta aurkikuntzaz betetako ibilbide honetan murgiltzera?

Adina: 4–12 urte, 4–8 eta 8–12 urteko taldeetan banatuta
Hizkuntza: Euskaraz
Aforoa: 40 adingabe. Gehienez 3 adingabeko taldeak onartuko dira, eta talde bakoitzak heldu batek lagunduta joan beharko du; helduak ez dira aforoan zenbatuko. Gainera, haur bakoitzak ibilbide zientifikoan behin bakarrik parte hartu ahal izango du.
Saioak: Bi saio, 17:30etan eta 18:30etan
Lekua: Victoria Eugenia Club Aretoa