Zer ikusiko genuke zeruari astronomo baten begiekin begiratuko bagenio?
Tailer honetan zerua behatzen eta ulertzen ikasiko dugu, astronomoek egiten duten bezala. Begirada zerurantz jaso, eta gure gainean dagoen unibertso harrigarria ezagutuko dugu: izarrak, planetak, Ilargia, konstelazioak eta beste hainbat zeru-altxor. Behaketa-jolasen eta esperimentu txikien bidez, zeruan orientatzen ikasiko dugu, puntu kardinalak aurkituko ditugu eta izarrek eta planetek zeruan duten itxurazko mugimendua ulertuko dugu. Konstelazioak identifikatzen ere saiatuko gara, eta haien atzean ezkutatzen diren istorioak ezagutuko ditugu. Baina, batez ere, astronomo baten moduan pentsatzen ikasiko dugu: galderak egiten, behatzen, konparatzen eta aurkitzen duguna interpretatzen.
Prest al zaudete begirada altxatu eta zerua beste modu batera ikusteko? Zatozte Unibertsoa esploratzera!
Adin tartea: 5-8 urte
Hizkuntza: Euskaraz
Aforoa: 20 adingabe txanda bakoitzean. Gehienez heldu batek lagundu dezake.
Lekua: Medialab Tabakalera