Ezagutu zientzia artearen bidez Mandala Zientifikoak sormen-tailerrean, NorArteren eskutik!
Haurrek natura modu bisual eta dibertigarrian arakatuko dute: lehenik, diseinatutako mandalak koloreztatuko dituzte egiturak eta ereduak ulertzeko. Ondoren, euren mandala propioa sortuko dute. Ez da marrazten jakin behar, prozesu guztia gidatuta egongo baita. Amaitzean, bakoitzak bere artelanak eramango ditu etxera karpeta pertsonalizatu batean.
Zientziara hurbiltzeko modu ezberdin eta originala!
Adin tartea: 8-12 urte
Hizkuntza: Euskaraz
Aforoa: 20 adingabe txanda bakoitzean. Gehienez heldu batek lagundu dezake.
Lekua: Medialab Tabakalera