Kapsula Kuantikoa ekimenak Donostian hasiko du Euskadiko ibilbidea, Passion for Knowledge jaialdiaren baitan. Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren ekimen honek urriaren 2an irekiko ditu ateak DIPCren eraikin berriaren ondoan, Ibaetako campusean, Milla Kuantikoaren bihotzean.
Esperientzia berritzaile, irisgarri eta interaktibo honen bidez, herritarrek fisika kuantikoaren oinarrizko printzipio batzuk ezagutzeko eta teknologia kuantikoek eguneroko bizitzan dituzten aplikazioetara hurbiltzeko aukera izango dute.
Kapsula Kuantikoak bisita gidatuak zein bisita libreak eskainiko ditu. Informazio gehiago eta ibilbidearen hurrengo geldialdiak ZientziaKliken kontsulta daitezke.
Informazio gehiago ZientziaKliken