Emakumeak Zientzian ekimenarekin lankidetzan, Passion for Knowledge jaialdiak zientzian emakumeek duten zeregina ikusarazteko eta esparru zientifikoan aukera-berdintasuna sustatzeko jardunaldia hartuko du.
Egitasmoak jaialdira gonbidatutako hainbat zientzialari eta ikerketan berdintasuna sustatzeko konpromisoa duten profesionalak bilduko ditu, zientziaren arloan emakumeek aurre egiten dieten erronken eta aukeren inguruan hausnartzeko, elkarrizketarako eta esperientziak trukatzeko gunea sortuz.
Jarduera honetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da.