Egilea: Irati Kortabitarte

  • Passion for Knowledge jaialdiak seigarren edizioa itxi du herritarren babes handiarekin

    Passion for Knowledge jaialdiak seigarren edizioa itxi du herritarren babes handiarekin

    Passion for Knowledge 2026 jaialdiak arrakastaz amaitu du bere seigarren edizioa, zientziaren eta gizartearen arteko hitzaldi, topaketa eta elkarrizketen sei egunei amaiera emanez. Janus Lesterrek hartu du parte amaiera ekitaldian, eta disko berriko bi kantu aurkeztu ditu, jaialdia musikaz blai agurtuz.

    Aste osoan zehar jaialdiak 6.000 pertsona baino gehiago bildu ditu. Horrek erakusten du zer interes pizten duen zientziak gizartearengana hurbiltzen denean. Egunero, 700 pertsonatik gora hurbildu dira Victoria Eugenia Antzokira hitzaldiez eta jarduerez gozatzera. Era berean, Bigarren Hezkuntzako 600 ikasle eta irakaslek maila goreneko adituekin hitz egiteko aukera izan dute. Jaialdiaren eragina komunikabideetan ere islatu da: 150 prentsa-inpaktutik gora lortu dira.

    Beste behin ere, DIPCk bere esker ona adierazi nahi die azken hilabeteetan horrelako ekitaldi bat posible egiteko ilusioz eta dedikazioz lan egin duten pertsona guztiei. Herritarrei ere eskerrak eman nahi dizkie. Izan ere, Victoria Eugenia antzokia egunez egun betez egin duten harrera bikainak agerian utzi du zientziak eta ezagutzak pizten duten interesa eta jakin-mina. Erantzun hori pizgarririk onena da zientzia gizartera hurbiltzen eta horrelako ekimenei bizia ematen jarraitzeko. Hurrengo Passion for Knowledge ediziora arte!

  • Passion Txiki: zientzia abentura bat familia osoarentzat

    Passion Txiki: zientzia abentura bat familia osoarentzat

    Asteburuan, Passion Txiki ekimenak jolasaren eta jakin-minaren bidez zientzia deskubritzera gonbidatzen ditu familiak. Gaur arratsaldeko saioaren ostean, tailerrak, ipuin-kontalariak, esperimentuak eta hamaika proposamen izango dira programazioan, txikienek ukitzeko, probatzeko, irudikatzeko eta, batez ere, jakin-mina pizteko.

    Aurten, gainera, Passion Txiki hazten eta zabaltzen ari da: ostiraletik igandera, Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa eta Tabakalera bete dira eta esperientziaz beteko dira zientzia ikasi ez ezik, bizi, partekatu eta, nola ez, gozatu ere egiten dela deskubritzeko!

  • Passion for Knowledge jaialdiak osasun mentalean jarri du fokua

    Passion for Knowledge jaialdiak osasun mentalean jarri du fokua

    Gizonezkoek eta emakumezkoek prezio desberdina ordaintzen al dugu karrera profesional bat garatzeagatik? Hartzen ditugun erabakiak zenbateraino dira benetan gureak edo inguratzen gaituen testuinguruak baldintzatzen ditu? Horiek dira Passion for Knowledge jaialdiaren baitan gaur goizeko jardunaldian landu diren galderetako batzuk. Ikerketaren esparruko osasun mentalari eta ongizateari buruz hausnartzeko jardunaldia izan da, bereziki, emakumeek beren ibilbide zientifikoan zehar jasaten dituzten desberdintasun eta zailtasunei erreparatu zaie. Emakumeak Zientzian ekimenarekin elkarlanean antolatutako jardunaldia izan da.

    Rosa Molina psikiatra eta dibulgatzaileak eman dio hasiera saioari, gaiaren inguruko zertzelada batzuk eskainiz testuinguru kliniko batetik, eta nahasmendu jakin batzuen prebalentzian ikusten diren desberdintasunak mahai gainean jarriz.

    Testuinguru horretan, Molinak mahai-inguru bati eman dio bide, eta Molinak berak, María Vallet-Regí eta Susana Carregal ikertzaileekin batera, beren esperientziak eta ikuspegiak partekatu dituzte hainbat belaunalditatik eta ibilbide profesionaletatik. Emakumeek postu jakin batzuk lor ditzaketen galdetzetik harago joan da solasaldia, baizik eta zer kostu du hori egiteak?. Zalantzan jarri dute, halaber, pertsonalak diren erabakiak zenbateraino diren benetan askeak edo egungo sistemaren barruan hartzen diren erabakiak ote diren.

    Ondoren, galderen txandak bide eman dio elkartruke hurbil eta lasai bati, eta jardunaldira hurbildutako asko animatu dira parte hartzera, kezkak azaltzera eta ekarpenak partekatzera.

    Jardunaldia gogoeta bat izan da, karrera zientifikoa lorpenetatik eta aukeretatik ez ezik, eraikitzen dutenen ongizatetik ere begiratzeko gonbita egin duena. Izan ere, zientzian osasun mentalaz hitz egiteak ezinbestean dakar geure buruari galdetzea zer baldintzatan ikertzen dugun, zer presio onartzen ditugun eta nahi dugun tokira iristeko zer prezio —pertsonal eta kolektibo— dugun.