Egilea: Valentina

  • Ahots Berriak: zientzia kontatzeko eta zientziaz hitz egiteko modu berriak

    Ahots Berriak: zientzia kontatzeko eta zientziaz hitz egiteko modu berriak

    2026an, Passion for Knowledge jaialdiak Ahots Berriak atala estreinatuko du. Espazio honek zientziaren eta dibulgazioaren erreferenteak bilduko ditu, ezagutza sortzeko eta gizarteari gerturatzeko modu berritzaile, ezberdinak eta pertsonalak eskainiz. Programazioak diziplinen arteko elkarrizketak eta gaur egungo zientzia-dibulgatzaile nabarmenenetako batzuen proposamenak uztartuko ditu.

    Atala irailaren 29an, asteartean, plazaratuko da María Martinón-Torres paleoantropologoaren eta Román Orús fisikariaren arteko elkarrizketarekin. Martinón-Torres Giza Eboluzioaren Ikerketa Zentro Nazionaleko (CENIEH) zuzendaria eta Atapuercako Ikerketa Taldeko kidea da; Orús, berriz, DIPCko Ikerbasque ikerketa-irakaslea, Multiverse Computing enpresaren sortzaileetako bat eta Adimen Artifizialari buruzko Nazio Batuen Nazioarteko Aditu Zientifikoen Panel Independenteko kidea da. Gure jatorriaren bilaketatik adimen artifizialak planteatzen dituen erronketara, bi ikertzaileek bi arlo hauek uztartuko dituzte elkarrizketan, nor garen eta nora goazen hausnartzera gonbidatuko gaituzte.

    Urriaren 3an, larunbatean, Eduardo Sáenz de Cabezónen izango da txanda. Ahots Berriak atalera etorriko da matematikak publiko zabalari hurbiltzeko duen berezko modua partekatzera. Errioxako Unibertsitateko Matematikako irakasle titularra, RTVEko ‘Orbita Laika’ saioaren aurkezkea, eta ‘Derivando? YouTube kanalaren sortzailea da, Espainiako zientzia-dibulgatzaile ezagunenetako bat, eta milioika pertsonari erakutsi die matematikak jakin-min, edertasun eta dibertsio iturri ere izan daitezkeela.

    Atal berri honekin, Passion for Knowledge jaialdiak dibulgazio zientifiko hurbil, zorrotz eta diziplina eta publiko desberdinak konektatzeko gai denaren apustua indartzen du.

    Laster jakinaraziko ditugu Passion for Knowledge jaialdiaren 2026ko edizioko jarduera-programa erakargarriaren xehetasun guztiak! Albiste guztiak jasotzeko, eman izena gure buletinean.

  • Sandra Myrna Díaz Passion for Knowledge jaialdira itzuliko da

    Sandra Myrna Díaz Passion for Knowledge jaialdira itzuliko da

    Sandra Myrna Díaz ekologo argentinarra —biodibertsitatearen eta horrek giza ongizatearekin duen harremanaren azterketan munduko zientzialaririk eraginkorrenetako bat— Passion for Knowledge 2026 jaialdira itzuliko da.

    Sandra klima-krisiaren aurrean «bizitzaren sarearen» defendatzaile gisa da ezaguna. Haren ibilbideak sari ospetsuak jaso ditu, hala nola 2007ko Bakearen Nobel saria Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernuarteko Taldeko kide gisa, eta 2019ko Ikerkuntzako Asturiasko Printzesa Saria, klima-aldaketaren aurkako borrokagatik eta biodibertsitatearen defentsagatik.

    Irailaren 29an parte hartuko du eta, hala, arlo horretako ahots adituenetako batek hitz egingo du jaialdian biodibertsitatearen etorkizunaz eta pertsonen eta naturaren arteko bizikidetza-eredu jasangarriagoa eraikitzeko zientziak duen eginkizunaz.

    Laster jakinaraziko ditugu Passion for Knowledge jaialdiaren 2026ko edizioko jarduera-programa erakargarriaren xehetasun guztiak!

    Albiste guztiak jasotzeko, eman izena gure Buletinean.

  • Gozatu Naukas Passion saioaz: umorea, zientzia eta eszeptizismoa publiko guztiarentzat

    Gozatu Naukas Passion saioaz: umorea, zientzia eta eszeptizismoa publiko guztiarentzat

    Passion for Knowledge jaialdiak gehien espero den hitzorduetako bat hartuko du berriro urriaren 1ean eta 2an: Naukas Passion, zientzia modu harrigarri, hurbil eta umoretsuan aurkezten duen saioa.

    EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean antolatutako saio honek Naukas plataformari lotutako dibulgazio eta komunikazio zientifikoko ahots ezagunenetako batzuk bilduko ditu agertokian. Hitzaldi laburrez osatutako formatu dinamiko honen bidez, parte-hartzaileek hainbat gai zientifikori buruz duten ikuspegi berezia partekatuko dute, zorroztasuna, jakin-mina, eszeptizismoa eta entretenimendua uztartuta.

    Naukas Passion saioek jaialdiaren egitarau nagusia osatzen dute, eta hitzaldi nagusien ondoren egingo dira. Hitzaldi bakoitza bizia eta ustekabeko biraz betea egongo da, eta dibulgazioa benetako ikuskizun bihurtuko da, adin guztietako publikoa harritu eta gogobetetzeko modukoa.

    Laster jakinaraziko ditugu Passion for Knowledge jaialdiaren 2026ko edizioko jarduera-programa erakargarriaren xehetasun guztiak!

    Albiste guztiak jasotzeko, eman izena gure Buletian.