Andoni Egaña

Zarautz (1961). Euskal Filologiako lizentziaduna da. Gaur egun erabat sorkuntzari emana bizi da: bertsolari gisa ez ezik, telebista saioetako gidoigintzan eta idazle moduan ere nabarmendu da. Literaturan hainbat esparru jorratu ditu eta euskal prentsan kolaborazio asko egin/egiten ditu iritzi-emaile moduan. Bera izan da bat-bateko bertsogintzaren ordezkari nagusietakoa. Bertsolari ez ezik, ikertzaile, aztertzaile eta teorizatzaile moduan ere nabarmendu da. Bereziki azpimarratzekoa da bat-bateko bertsoa sortzeko prozesua azaltzeko eta ezagutarazteko egin duen ekarpena. Bat-bateko bertsoa beste kultur adierazpide batzuekin (dantza, trikitia, poesia, musika…) uztartzeko egin diren esperientzia askotan parte hartu du. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapelduna izan da 1993, 1997, 2001, 2005eko edizioetan.

Bertsolaria, Euskal Herria