Mad Science

Mad Science taldeak haur eta gazteentzako jarduera, tailer, esperientzia eta zientzia-ikuskizunak eskaintzen espezializatuta dago. Passion Txiki programaren barruan eskainiko diren tailerretan, Mad Sciencek jarduera hezitzaile, parte-hartzaile eta ludikoak ekarriko ditu, haur eta gazteei zientziaren mundura hurbiltzeko eta zientzia modu praktiko eta dibertigarrian bizitzeko aukera emanez, zorroztasun zientifikoa alde batera utzi gabe. Esperimentazioan eta eginez ikastean oinarrituta, parte-hartzaileek zientzia beren kabuz esploratuko dute, jakin-mina piztuz eta ikasten duten bitartean gozatzeko aukera izan dezaten.