Tailerra: Scientific Discovery in the Era of AI

30/09 Asteazkena
09:30 – 13:30

Euskampus Fundazioarekin elkarlanean antolatutako tailer honek Euskal Herri osoko doktoregaiak bilduko ditu, adimen artifiziala aurkikuntza zientifikoa nola eraldatzen ari den eztabaidatzeko. Lehenik, euren artean arituko dira solasean, eta, ondoren, planteatutako galderak eta hausnarketak Passion for Knowledge jaialdiko nazioarteko ospe handiko bi gonbidaturekin partekatuko dituzte, elkarrizketa ireki batean: Jean-Marie Lehn kimikari eta Nobel saridunarekin, kimika supramolekularraren aitarekin, eta Sandra Myrna Díaz biologoarekin, ekologiaren eta biodibertsitatearen arloko munduko aditu nagusietako batekin.