Parte hartzeko baldintzak
Ekimenaren hartzaile diren ikastetxeak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak, plaza guztiak bete arte.
Parte-hartzaileak:
Ikastetxe bakoitzeko, gehienez bi irakasle eta zortzi ikasle topaketa bakoitzean.
Ikasleen profila:
2026/2027 ikasturtean DBHko 4. maila edo zientzia-modalitateko batxilergoko bi mailetako edozein egiten ari diren ikasleak. Ikastetxe bakoitzetik parte hartuko duten ikasleen hautaketa izen-ematearen arduradun den irakaslearen irizpidearen araberakoa izango da, eta ez dute zertan ikasturte edo ikasgela berekoak izan.
Parte hartuko duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak:
Izen-ematea ikastetxeak berak egin beharko du DIPCk horretarako egokituko duen intranetaren bidez. Sarbidea webgune honetan.
Izen-ematea egitean, ikastetxe bakoitzak topaketa batean edo bietan parte hartzeko eskaera egin ahal izango du. Onartutako ikastetxeek posta elektronikoz jasoko dute plaza esleitu zaiela baieztatzen duen mezua, baita behin betiko izen-ematea formalizatzeko jarraibideak ere. Une horretan, parte hartuko duten irakasleen eta ikasleen datuak eman beharko dituzte, baita gonbidatutako zientzialariei egin nahi dizkieten galderak ere.
Parte hartuko duten ikastetxeak hautatzeko irizpideak:
Parte hartuko duten ikastetxeak izen-ematearen hurrenkera zorrotzari jarraituz hautatuko dira, topaketa bakoitzean aurreikusitako edukiera bete arte. Ikastetxe bakoitzak topaketa batean edo bietan eman ahal izango du izena, eta horietan parte hartzeko aukera izango du.
Topaketetan izena ematea doakoa da.
Harpidetu irakasleei zuzendutako informazio-buletinean informazio eguneratua jasotzeko
Informazio gehiago eskuratzeko edo edozein zalantza argitzeko, idatzi helbide honetara: topa.p4k@dipc.org