Egilea: csadmin

  • Bueltan da Passion for Knowledge: zientzia eta herritarrak berriz elkartuko dira!

    Bueltan da Passion for Knowledge: zientzia eta herritarrak berriz elkartuko dira!

    Passion for Knowledge (P4K) nazioarteko zientzia-jaialdiak zientziaren, kulturaren eta pentsamendu garaikidearen arloko ahots nabarmenetako batzuk bilduko ditu berriro 2026an, herritar guztiei irekitako edizio berri batean. Donostia International Physics Centerrek (DIPC) antolatutako jaialdiaren seigarren edizioa 2026ko irailaren 28an hasi eta urriaren 3an amaituko da, eta ezagutza gizartera hurbiltzea eta zientzia gure kulturaren funtsezko osagai gisa aldarrikatzea izango du helburu.

    Edizio berriak nazioarteko zientzialari ospetsuak bilduko ditu berriro; bertan izango dira hainbat Nobel saridun, beren ikerketa-arloetako erreferenteak eta azken hamarkadetako aurrerapen eta aurkikuntza garrantzitsuenetako batzuen protagonistak. Ohiko hitzaldi nagusien bidez, bertaratzen direnek ezagutzaren mugara hurbiltzeko aukera izango dute, eta zuzenean ezagutu ahal izango dute ikerketak nola eraldatzen duen errealitatea ulertzeko modua.

    Oraingoan ere Donostiako Victoria Eugenia Antzokia izango da nazioarteko hitzordu honen egoitza nagusia, eta Bilbon ere egingo dira hainbat jarduera. Programak hitzaldiak eta askotariko publikoari zuzendutako jarduerak uztartzen ditu: topaketak Bigarren Hezkuntzako ikasleekin, Naukas saioak, haurrentzako tailerrak, ikuskizunak eta dibulgazio-jarduerak eduki-sortzaileekin, besteak beste.

    Laster jakinaraziko ditugu Passion for Knowledge jaialdiaren 2026ko edizioko jarduera-programa erakargarriaren xehetasun guztiak!

    Albiste guztiak jasotzeko, eman izena gure newsletterrean:
    Newsletterra

  • Passion for Knowledge 2023 jaialdi arrakastatsua

    Passion for Knowledge 2023 jaialdi arrakastatsua

    2023ko Passion for Knowledge jaialdian 10.000 pertsona inguruk parte hartu dute. Batez beste, eguneko 800 bisitari jaso ditu Victoria Eugenia antzokiak. Halaber, bigarren hezkuntzako 500 ikasle eta irakaslek aukera izan dute punta-puntako zientzialariekin hitz egiteko. Bilboko Euskalduna Jauregiko eta Beasaingo CAFeko hitzaldietan ere aurreikusitako lekuak bete dira. Gainera, hedabideetan ere hots handia izan du jaialdiak: 150 elkarrizketatik gora egin dira, eta haietako asko estatuan zabaldu dira.

    Horrenbesteaz, aurten ere, DIPCk eskerrak eman nahi dizkie jaialdi hau aurrera ateratzeko prestaketetan hilabete askoan lanean aritu diren pertsona guztiei, eta nola ez herritar guztiei Victoria Eugenia egunez egun betetzeagatik, eta zientziarekiko eta ezagutzarekiko interesa erakusteagatik. Hori da, zalantzarik gabe, horrelako ekitaldiak antolatzen jarraitzeko bultzadarik onena. Passion for Knowledge-ren hurrengo edizioan ikusiko dugu elkar!

  • Topaketak Donostian

    Topaketak Donostian

    top@DIPC – Zientziarekin solasean! topaketaren XIII. edizioa Donostiako Victoria Eugenia antzokian izan da gaur goizean. 44 ikastetxetako bigarren hezkuntzako eta batxilergoko 175 ikaslek eta 55 irakaslek Jean Marie Lehn eta Jack Szostak Nobel saridunekin eta Maria Vallet Regí Oinarrizko ikerketaren Jaime I.a Erregea saridunarekin solasteko aukera izan dute, bai eta beren zalantzak eta galderak zuzenean planteatzeko ere.

    Topaketa hauen helburu nagusia da gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzea eta zientziarekiko jakin-mina piztea da. Horretarako, hizlarien biografiak aldez aurretik lantzen dituzte ikasleek ikasgeletan. Ekitaldian, parte hartzen duten ikastetxe guztiek galderak egiteko aukera izan dute, zozketa dibertigarri baten bitartez.

    Ikertzaileek zientziarekiko eta ikerketarekiko duten pasioari buruz hitz egin dute, eta bertan izan diren ikasleek egindako galderei erantzuteaz gain, beren ibilbide profesionalean metatutako bizipen eta esperientziak partekatu dituzte, moderatzaile aritu den Pedro Miguel Etxenikerekin batera.

  • Hitzaldia CAFen

    Hitzaldia CAFen

    Passion for Knowledge jaialdiaren egitarauan saio berezi bat antolatu da hasiera-hasieratik DIPCren babesle den CAFen (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) egoitzan. Motor molekularren sortzaile Jean-Pierre Sauvagek hitzaldia eskaini du, eta jarraian solasaldi irekia egin da enpresako langileekin.

    2016an makina molekularren diseinuari eta sintesiari eginiko ekarpenengatik Kimikako Nobel Saria jaso zuen kimikari frantsesa da Jean-Pierre Sauvage. Motor molekular horiek egitura sintetikoak dira maila molekularrean, eta kontrolpeko mugimenduak egin ditzakete energia ematen zaienean.

    Jean-Pierre Sauvagek asmatutako motor molekularren aplikazioak askotarikoak eta itxaropentsuak dira zientzia eta teknologiaren arlo askotan. Aplikazio posible batzuek honako hauek hartzen dituzte: nanoteknologia eta nanorobotika, medikuntza eta terapia zuzendua, katalisia eta sintesi kimikoa, informazioa biltegiratzea eta berreskuratzea, elektronika molekularra eta energia.

    Hitzaldia amaitzean solasaldia egin da, eta langileek aukera izan dute ideiak zuzenean Sauvage maisuarekin eztabaidatzeko eta trukatzeko.

  • STROM – Astronomia inklusiboa erakusketaren irekiera-ekitaldia

    STROM – Astronomia inklusiboa erakusketaren irekiera-ekitaldia

    2023ko Passion for Knowledge (P4K) zientzia-jaialdiaren barruan astronomia-erakusketa berritzaile eta inklusibo bat prestatu da, ukimenean, entzumenean eta ikus-entzunezkoetan oinarritutako esperientziak eskaintzen dituena; esate baterako, aukera ematen du galaxien gainazala eta Ilargiaren kraterrak hatzez ukitzeko eta Eguzkiak egiten dituen soinuak entzuteko. Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak Tabakalerarekin elkarlanean antolatu eta garatu du STROM – Astronomia inklusiboa erakusketa, eta urriaren 4tik 31ra bitartean bisitatu ahal izango da Tabakalerako 3. solairuan.

    Unibertsoan bidaiatzeko aukera ematen digu STROM – Astronomia inklusiboa erakusketak: hasteko, gure Eguzki- sistema esploratuko dugu, eta, amaitzeko, unibertso ezagunaren mugak zeharkatuko ditugu. Bidaia horretan, zulo beltzak, neutrinoak, materia iluna eta energia iluna izango dira protagonistak. Zentzumen askotako esperientzia interaktiboetan eta geruzaka planteatutako diskurtso batean oinarritzen da erakusketa, eta bisitariek aukera izango dute astronomiako oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko eta Euskal Herrian astrofisikaren eremuan egiten den muga- ikerketaren berri izateko ere.

    Irisgarritasuna da erakusketaren helburu nagusietako bat: ahalik eta oztopo gehienak ezabatzea, desgaitasunen bat duten pertsonek parte har dezaten; bereziki, desgaitasun bisuala, entzumenezkoa, kognitiboa edo mugikortasunari dagokiona dutenek. Helburu hori lortzeko, elementu hauek jarri dira: gidari pododaktilak zoruan; ukipenezko informazio-panelak, letra-tamaina irisgarridunak; ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat berariaz diseinatutako audiogidetarako QR kodeak; zeinu-gidak dituzten ikus-entzunezkoak, azpitituludunak eta begizta magnetikoa dutenak. Gainera, erakusketa-espazioan ez dago oztopo fisikorik.

    Gaur inauguratu den erakusketak herritar guztientzako jarduera osagarri eta erakargarriak ditu. Inklusioari dagokionez, DIPCk eta Kutxa Fundazioak antolatutako hitzaldi eta mahai-inguruen ziklo bat izango da, zeinaren helburua baita normalean zientziaren dibulgaziorako sarbidea mugatua izaten duten pertsonen parte-hartzea bultzatzea.

    p4k.dipc.org/strom estekan dago ikusgai STROM – Astronomia inklusiboa erakusketako jarduera osagarrien egitarau osoa.

  • Passion for Knowledge 2023 jaialdiaren irekiera-ekitaldia

    Passion for Knowledge 2023 jaialdiaren irekiera-ekitaldia

    Iñigo Urkullu Lehendakaria izan da jaialdiaren irekiera-ekitaldiaren buru, eta ezagutzaren jaialdian parte hartu dute Eneko Goia Donostiako alkateak, Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusiak eta Pedro Miguel Etxenike DIPCko presidenteak. Zazpi Nobel saridunen eta puntako zientzialarien eskutik, nazioarteko jaialdia zientziaren eta herritarren topaleku izango da astebetez.

    Kukai Dantzaren emanaldiarekin hasi da irekiera. Ekitaldi instituzionalaren ondoren, Özlem Türecik, 2021eko Asturiasko Printzesa Sariak eta Covid gaixotasunaren aurkako txertoaren lasterketan gakoa izan denak, “Sistema immunearekiko komunikazio molekularra” hitzaldia eskaini du. Jarraian, Donna Strickland, laserren arloan egindako ikerketa aitzindariagatik 2018an Fisikako Nobel Saria jaso zuena, intentsitate handiko pultsu optiko ultralaburren sorkuntzari buruz aritu da. Sara Barja, Ainhoa Magrach eta Alicia Alonso ikertzaileei Ikerbasquek emandako aitortzarekin amaitu da gaurko saioa.

  • Topaketak Bilbon

    Topaketak Bilbon

    top@DIPC – Zientziarekin solasean! topaketaren XIII. edizioa Bilbon (Bizkaia Aretoa – UPV/EHU) izan da gaur goizean. Giro lasai eta atsegin batean, 47 ikastetxetako bigarren hezkuntzako eta batxilergoko 190 ikaslek eta 50 irakaslek Donna Strickland eta George Smoot Nobel saridunekin solasteko aukera izan dute, bai eta beren zalantzak eta galderak zuzenean planteatzeko ere.

    Topaketa hauen helburu nagusia, hain zuzen, gazteen artean bokazio zientifikoak sustatzea eta zientziarekiko jakin-mina piztea da. Horretarako, hizlarien biografiak aldez aurretik lantzen dituzte ikasleek ikasgeletan. Ekitaldian, parte hartzen duten ikastetxe guztiek galderak egiteko aukera izan dute, zozketa dibertigarri baten bitartez.

    Donna Strickland eta George Smoot Nobel saridunek zientziarekiko eta ikerketarekiko duten pasioari buruz hitz egin dute, eta bertan izan diren ikasleek egindako galderei erantzuteaz gain, beren ibilbide profesionalean metatutako bizipen eta esperientziak partekatu dituzte, moderatzaile aritu den Pedro Miguel Etxenikerekin batera.

  • Astronomia inklusiboa hartuko du STROM erakusketak

    Astronomia inklusiboa hartuko du STROM erakusketak

    2023ko Passion for Knowledge (P4K) zientzia-jaialdiaren barruan astronomia-erakusketa berritzaile eta inklusibo bat prestatu da, ukimenean, entzumenean eta ikus-entzunezkoetan oinarritutako esperientziak eskainiko dituena; esate baterako, aukera emango du galaxien gainazala eta Ilargiaren kraterrak hatzez ukitzeko eta Eguzkiak egiten dituen soinuak entzuteko. Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak Tabakalerarekin elkarlanean antolatu eta garatu du STROM – Astronomia inklusiboa erakusketa, eta urriaren 4tik 31ra bitartean bisitatu ahal izango da Tabakalerako 3. solairuan.

    Unibertsoan bidaiatzeko aukera emango digu STROM – Astronomia inklusiboa erakusketak: hasteko, gure Eguzki- sistema esploratuko dugu, eta, amaitzeko, unibertso ezagunaren mugak zeharkatuko ditugu. Bidaia horretan, zulo beltzak, neutrinoak, materia iluna eta energia iluna izango dira protagonistak. Zentzumen askotako esperientzia interaktiboetan eta geruzaka planteatutako diskurtso batean oinarritzen da erakusketa, eta bisitariek aukera izango dute astronomiako oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko eta Euskal Herrian astrofisikaren eremuan egiten den muga- ikerketaren berri izateko ere.

    Irisgarritasuna da erakusketaren helburu nagusietako bat: ahalik eta oztopo gehienak ezabatzea, desgaitasunen bat duten pertsonek parte har dezaten; bereziki, desgaitasun bisuala, entzumenezkoa, kognitiboa edo mugikortasunari dagokiona dutenek. Helburu hori lortzeko, elementu hauek jarri dira: gidari pododaktilak zoruan; ukipenezko informazio-panelak, letra-tamaina irisgarridunak; ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat berariaz diseinatutako audiogidetarako QR kodeak; zeinu-gidak dituzten ikus-entzunezkoak, azpitituludunak eta begizta magnetikoa dutenak. Gainera, erakusketa-espazioan ez dago oztopo fisikorik.

    Erakusketa urriaren 4an inauguratuko da, eta herritar guztientzako jarduera-osagarri erakargarriak izango ditu. Inklusioari dagokionez, DIPCk eta Kutxa Fundazioak antolatutako hitzaldi eta mahai-inguruen ziklo bat izango da, zeinaren helburua baita normalean zientziaren dibulgaziorako sarbidea mugatua izaten duten pertsonen parte- hartzea bultzatzea.

    Zikloa urriaren 5ean (osteguna) hasiko da, 11:00etan, Inés Rodríguez Hidalgo astrofisikako doktore eta Valladolideko Museoko zuzendariak “’O Sole mio. Musika-gonbidapen bat zure bizitzako izarra ezagutzeko” hitzaldiarekin. Hitzaldi hori publiko guztiei zuzendua da, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egokituta dago. Urriaren 18an, asteazkena, Amelia Ortiz Gilek (Valentziako Behatoki Astronomikoa) “Unibertsoa zentzumenen bidez esploratzea” hitzaldia emango du 19:00etan. Kosmosa entzumenaren, ukimenaren, usaimenaren eta dastamenaren bidez ezagutzeko modu berri batzuk aurkeztuko dizkigu.

    “Amaraun kosmikotik partikula mamura: gure unibertsoari buruzko gogoeta artearen eta zientziaren ikuspuntuetatik” mahai-inguruarekin amaituko da zikloa. Mahai-inguru horretan, DIPCko Raúl Angulo eta Juan José Gómez Cadenas ikertzaileak eta Patricia Cancelo artista izango dira; NEXT proiektuan (Canfranceko Lurpeko Laborategian ari dira egiten) inspiratutako instalazio artistiko baten egilea da Patricia Cancelo, eta instalazio hori ikus daiteke erakusketan.

    Medialab Tabakalerako astronomia hiritarreko talde irekiak bideratuko ditu goizak: asteartetik ostiralera bisita gidatuak egingo ditu ikastetxe eta kolektiboentzat, eta larunbatetan familientzako lantegiak gidatuko ditu urrian, 11:00etan. Tabakaleraren webgunean eman daiteke izena jarduera horietan parte hartzeko.

    Bestalde, DIPCko kosmologia taldeko eta astrofisikako ikertzaileak erakusketan izango dira astearte eta ostegunetan (urriaren 10etik 26ra), 18:30etik aurrera, bisitarien galderei erantzuteko eta jakinmina asetzeko.

    P4k.dipc.org/strom estekan dago ikusgai STROM – Astronomia inklusiboa erakusketako jarduera osagarrien egitarau osoa.

    Astronomia desgaitasunen bat duten pertsonengana (bereziki, ikusmen-desgaitasuna dutenengana) hurbiltzeko urteetan lan egin duten erakunde eta pertsonen laguntzari esker antolatu ahal izan da STROM – Astronomia inklusiboa erakusketa. Kolaborazio horien artean, hauek nabarmenduko ditugu: planeten sorrerari buruzko ukipen- maketa, Núcleo Milenio de Formación Planetariak (NPF) garatua, Medellineko Planetarioak eta Giant Magellan Telescopek (GMTO) garatutako eguzki-sistemako ukipen-ereduak, Diego Portales Unibertsitateko (UDP) Ikerketa Astrofisikoen Institutuak egindako Eguzkiko soinuak eta AstroBVI proiektuko 3Dko galaxiak (Andaluziako Juntako Unibertsitate, Ikerketa eta Berrikuntza Sailak eta Nazioarteko Astronomia Elkarteak finantzatu dute proiektua). Morgancrea enpresak diseinatu eta ekoitzi du erakusketa, eta Valentina Rodríguez DIPCko komunikazio- eta dibulgazio-arduraduna eta Silvia Bonoli DIPCko Ikerbasque astronomo eta doktorea izan dira komisarioak.

    Erakusketari izaera ibiltaria eman zaio, estatuan eta nazioartean zabaltzeko. Valladolideko Museoak jada adierazi du erakusketa bere areto nagusian izango duela 2025eko uztailean.

  • Passion for Knowledge bueltan da, bipil eta indartsu

    Passion for Knowledge bueltan da, bipil eta indartsu

    Donostia International Physics Center (DIPC) zentroak antolatuta, 2023ko Passion for Knowledge (P4K) zientzia-jaialdiak zortzi Nobel saridun eta nazioarteko zientzialari entzutetsu ugari bildu ditu, guztiak ere azken hamarkadetako aurkikuntza garrantzitsuenetako batzuen protagonista. Luxu benetakoa guztion eskura, harrotasunez ospatzeko zientziak gizateriaren mesedetan eman duen urrats bakoitza.

    Passion for Knowledge jaialdiak irudi berria du aurten, eta publiko-mota ororentzako jarduera-programa zabala. Gala-jantzian helduko da zientzia gurera azken aurkikuntzak herritarrekin partekatzeko, urriaren 2tik 7ra, Donostian, Bilbon eta bete herri batzuetan egingo den jaialdiaren edizio berri batean.

    Passion for Knowledge jaialdiaren helburua da zientzia funtsezko kultura-jarduera gisa sustatzea, hurrengo belaunaldien ongizateari laguntzeko eta ezagutza nabarmentzeko zientzia-, teknologia- eta kultura-aurrerapenaren eragile gisa. Era askotako ikusle-entzuleentzako jarduera-sail batekin osatu da programa: Bigarren Hezkuntzako ikasleekiko topaketa jendetsuak, ikertzaile gazteentzako dibulgazio-saioak, erakusketak, haurrentzako tailerrak, ikuskizunak, bertso-saioa, Naukasen kolaboratzaileen eta streameren dibulgazioa, proiekzioak, etab.

    Jaialdiaren egoitza nagusian —Victoria Eugenia antzokian— arratsaldez egiten diren hitzaldi nagusiak dira jaialdiaren egitarau zabalaren jarduera bereizgarria. Zenbait Nobel saridunen eta zientzia-diziplina askotariko nazioarteko izen handien eskutik, ikus-entzuleek fisika kuantikoaren, kimikaren, biomaterial adimendunen, botanikaren edo bioteknologiaren berri izango dute.

    Aurtengo gonbidatuen artean, besteak beste, hauek izango ditugu: Özlem Türeci, zeina giltzarri izan baita COVID-19aren aurkako txertoaren lasterketan; Didier Queloz (2019ko Fisikako Nobel sariduna), lehen exoplanetaren aurkitzailea; Jean-Pierre Sauvage (2016ko Kimikako Nobel sariduna), makina molekularren diseinatzailea; Donna Strickland, zeinak Fisikako Nobel saria jaso baitzuen 2018an laserren eremuan egindako ikerketa aitzindariari esker; Dario Gil, IBMko presidenteordea eta IBM Researcheko zuzendaria, non konputazio kuantikoko munduko laborategirik handiena garatzen baitihardute; eta Jocelyn Bell Burnell, pulsarren aurkitzailea. Luxu benetakoa, guztion eskura, eta, gainera, saio bereziak Euskalduna Jauregian eta Beasaingo CAF enpresan.

    Tradizioak agindu bezala, Victoria Eugenia antzokian, gainera, Bertso Passion ikuskizunaz ere gozatu ahal izango da. Bertsolaritzaren izen nabarmenetako batzuk entzuteko aukera izango da, hala nola Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Andoni Egaña; horretaz gainera, Naukas Passion-en saio ezagunak ere izango dira, non zientziaren dibulgazioan eta komunikazioan diharduten Espainiako zenbait izen ospetsuk parte hartuko baitute. Aurten, gainera, formatu berri bat estreinatuko du jaialdiak: Streamer saioak; Espainiako eduki zientifikoko streamerik onenak oholtzara igoko dira, eta hainbat gai zientifiko eta teknologikoren azken aurrerapenak partekatuko dituzte guztiokin.

    Jaialdiaren aurtengo edizioan ere, ohi bezala, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleen eta punta-puntako ikertzaileen arteko Topaketa jendetsuak egongo dira; aurten, bost Nobel saridunek parte hartuko dute topaketotan. Topaketon helburu nagusia da gazteengan —bereziki, neskengan— zientzia ezagutzeko jakin-mina piztea eta bokazio zientifikoak sortzea. Telefónica, EDP eta UPV/EHU topaketen babesle dira. Aukera paregabea da ikasleei ezagutzarekiko grina helarazteko. Topaketetan parte hartzeko, ikastetxeek lekua erreserbatu behar dute irailaren 8a baino lehen jaialdiaren webgunean: https://p4k.dipc.org/eu/izen-ematea-topaketak.

    Halaber, ‘STROM – Astronomia inklusiboa’ izeneko astronomia-erakusketa berritzaile bat inauguratuko da jaialdiarekin batera. Erakusketa horrek ateak zabalduko dizkio inklusioari, eta, hala, ukimenean, entzumenean eta ikus-entzunezkoetan oinarritutako esperientziak eskainiko ditu: esate baterako, aukera emango du planeten gainazala eta Ilargiaren kraterrak hatzez ukitzeko edo Eguzkiak egiten dituen soinuak entzuteko. DIPCk berariaz Passion for Knowledge jaialdirako, eta Tabakalerarekin elkarlanean, antolatu du erakusketa, eta urriaren 4tik 31ra bitartean bisitatu ahal izango da Tabakalerako 3. solairuan.

    Asteburuan, bestalde, Passion Txiki egingo da Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan. Txikientzako zientzia-jaialdi txiki bat da, Kutxa Fundazioaren laguntzari esker antolatua, esperimentu-tailerrak, ipuin-kontalari zientifikoak, jokoak eta beste zenbait jarduera eskainiko dituena etxeko txikientzat.

    2023ko Passion for Knowledge DIPCko patronoen etengabeko laguntzari esker antolatu ahal izan da: Eusko Jaurlaritza — Hezkuntza Sailaren eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren bitartez—, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Donostiako Udala, Kutxa Fundazioa, Telefónica, EDP eta CAF; bai eta Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Sailaren eta Berrikuntza Funtsaren bidez ematen duen berariazko finantzaketa bati esker ere.

    Pedro Miguel Etxenikek DIPCren ideia gidaria nabarmendu du, hots, “zientziak balio kultural eta hazi eraldatzaile” gisa duen garrantzia, eta garbi utzi du nahitaezkoa dela pentsamendu kritikoa informazio gehiegizkoaren eta fake newsen garaiotan. DIPCko lehendakariak Hipatiaren aipu bat erantsi du: “gorde ondo hausnartzeko zure eskubidea, gaizki pentsatzea ere hobea baita ezer ez pentsatzea baino”, eta ezagutzaren jaialdi honetan parte hartzeko gonbita egin die herritar guztiei.

    Ricardo Díez Muiño DIPCko zuzendariak nabarmendu duenez, “Mundu mailako punta-puntako ikerketa-erakundeak dituen zientzia- eta ezagutza-hiri bat da Donostia. Testuinguru horretan, beraz, jarduera hori herritarrei helarazteko ekimen naturala da Passion for Knowlege jaialdia, aukera aparta guztiok partekatzeko ezagutzarekiko lilura. Oso zaila da munduan zehar gurea bezalako jaialdi bat aurkitzea”.

    Aurkezpena amaitzeko, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak adierazi du “Eusko Jaurlaritzarentzat eta Hezkuntza Sailarentzat zientzia, teknologia eta berrikuntza-politika lehentasuna da, eta hori, batez ere, euskal gizartearentzat ere lehentasunezkoa delako da horrela. Ezagutza pertsona ororen ondasun publikoa da; hori zabaltzea interes publikoko kontua da eta hedapena ematea da demokratizatzeko modurik onena. Zentzu horretan, Passion for Knowledge zientzia-jaialdia luxua da, ikasleei, irakasleei eta gurasoei hainbat jarduera eskaintzeko aukera ematen baitigu”.

    Jaialdiko jarduera guztiak doakoak izango dira. Euskarara, gaztelaniara eta ingelesera itzultzeko interpretazio-zerbitzua izango da. Victoria Eugenia antzokian egingo diren saio nagusiak zuzenean emango dira streamingean jaialdiaren webgunearen bidez, bai eta dibulgazioa, zientzia, ezagutza eta teknologia zabaltzen dituen eitb.eus-en Kosmos atariaren bidez ere. Gainera, saioak zuzenean eskainiko dira orobat EITBren YouTubeko kanalean, eta, ekitaldia amaitutakoan, Euskal Irrati Telebistaren Kosmos atalean, eta atari nagusian Nahieran, zeinak aukera ematen baitu edukiak nahieran ikusteko, nonahi eta noiznahi.

    2023ko Passion for Knowledge (P4K) jaialdiko jardueretan parte hartzeko, jaialdiaren webgunearen bidez erregistratzea eta lekua gordetzea gomendatzen da: p4k.dipc.org. Zabalik dago dagoeneko Victoria Eugenia antzokiko eta Bilboko jarduera publikoetarako erregistratzeko aukera (egunez eguneko erregistroa). Passion Txikin izena emateko aukera, berriz, irailaren 7an zabalduko da, goizeko 10etan.

    Jaialdiari buruzko azken berriak jasotzeko, eman izena jaialdiaren newsletterrean: Newsletter

  • Ikastetxeentzako izen emateen irekiera

    Ikastetxeentzako izen emateen irekiera

    Passion for Knowledge jaialdiko ekitaldi ospetsuenetako bat ikasleen eta Nobel saridunen arteko topaketa jendetsuak dira; top@DIPC – Zientziarekin solasean! izeneko ekitaldi hauek Euskadiko ikastetxe guztiei zuzenduak daude. Topaketa hauen helburu nagusia gazteengan —bereziki, neskengan— zientzia ezagutzeko jakin-mina piztea eta bokazio zientifikoak sortzea da.

    Topaketak urriaren 6an egingo dira Donostia/San Sebastian, Victoria Eugenia Antzokian, eta urriaren 3an Bilboko Bizkaia Aretoan (UPV/EHU). Topaketetako saio bakoitzean, nazioartean ospe handia duten ikertzaileak izango dira, Passion for Knowledge 2023ra gonbidatutako zientzialarien artean aukeratuak, eta Pedro Miguel Etxenikek egingo ditu saioetako moderatzaile-lanak.

    Donostian/San Sebastian, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle eta irakasleak honako ikertzaile hauekin bilduko dira: María Vallet Regí, Jaime I.a Erregea saria irabazi zuen 2018an, hezurrak birsortzeko eremuan eta botikak modu kontrolatuan askatzeko sistemetan egindako ekarpen aitzindariengatik, Jack Szostak, Medikuntzako Nobel saria jaso zuen 2009an, telomero izenez ezagutzen diren DNA-kate errepikakor batzuek, telomerasa entzimarekin batera, gure kromosomak babesten dituztela deskubritzeagatik eta Jean-Marie Lehnek Kimikako Nobel 1987. urtean, “molekulen ezagutzaren” oinarri kimikoaren gaineko lanarengatik, horrek ere funtsezko eginkizuna baitu prozesu biologikoetan.

    Jaialdira gonbidatutako zientzialari-talde apartaren aurrerapen txiki bat besterik ez da hau.

    Bilbon, berriz, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak beste ikertzaile hauekin elkartuko dira: Donna Strickland, Fisikako Nobel sariduna 2018an, aitzindaria laserren arloan eta erreferentzia nabarmena emakume zientzialarien artean, historian Fisikako Nobel saria lortu duten lau emakumeetako bat baita, George Smoot fisikari estatubatuarra, 2006an JFisikako Nobel saria jaso zuena, gorputz beltzaren forma eta mikrouhinen hondoko erradiazio kosmikoaren anisotropia aurkitzeagatik.

    Giro lasai eta hurbilean, ikasleek aukera izango dute zientzialari handi horiekin guztiekin hitz egiteko eta beren zalantzak eta galderak haiei zuzenean galdetzeko. Izena emateko epea irailaren 8ra arte egongo da zabalik Euskadiko ikastetxe guztientzat, jaialdiaren webgunean: p4k.dipc.org

    Ekitaldiari buruzko informazio guztia eta parte hartzeko baldintzak webguneko topaketen atalean daude eskuragarri.