Egilea: csadmin

  • Hemen da berriz ere Passion for Knowledge!

    Hemen da berriz ere Passion for Knowledge!

    Zientzia galaz jantziko da azken aurkikuntzak herritarrekin partekatzeko. Pandemiak eragindako eten luzearen ondoren, Donostia/San Sebastian International Physics Center-ek antolatutako Passion for Knowledge (P4K) nazioarteko zientzia-jaialdia bete-betean itzuli da 2023an. Atseginez jakinarazten dizugu jaialdiak beste edizio bat izango duela urriaren 2tik 7ra Donostian/San Sebastian eta Bilbon.

    Passion for Knowledge irudi berrituarekin eta jende guztiarentzako jarduera-programa zabalarekin dator, zientziak gizateriaren onerako egin duen urrats bakoitza handikiro ospatzeko helburuarekin.

    Nazioarteko zientzialari entzutetsu ugari bilduko ditu jaialdiak; besteak beste, hainbat Nobel saridun, azken hamarkadetako zientzia-aurkikuntza garrantzitsuenetako batzuen protagonista izandakoak. Gure gonbidatuen hitzaldi nagusi ospetsuak Victoria Eugenia Antzokian izango dira, jaialdiaren egoitza nagusian. Espero dugu gure herritarren parte adierazgarri bat bertan elkartzea.

    Era askotako ikusleentzako jarduera-sail batekin osatu da programa: Bigarren Hezkuntzako ikasleekiko topaketak, ikertzaile gazteentzako dibulgazio-saioak, erakusketak, haurrentzako tailerrak, ikuskizunak, bertso-saioa, Youtuberren dibulgazioa, proiekzioak, etab.

    Laster partekatuko ditugu Passion for Knowledge 2023 edizioak dakarren jarduera-programa erakargarriaren xehetasunak!

    Albiste guztiak jasotzeko, eman izena gure buletinean:
    Newsletter

  • Ikasleen eta Nobel saridunen arteko topaketak: laster zabalduko da izen-ematea

    Ikasleen eta Nobel saridunen arteko topaketak: laster zabalduko da izen-ematea

    Atseginez jakinarazten dugu Passion for Knowledge-ren edizio berri honetan ikasleekin topaketa jendetsuak itzuliko direla.

    Passion for Knowledge jaialdiaren jarduera garrantzitsuenetako bat top@DIPC – Zientziarekin solasean! Topaketak dira; haietan, Nobel saridunak eta lehen mailako zientzialariak Euskadiko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ehunka ikaslerekin elkartzen dira. Ibilbide luzeko jarduera da, eta hezkuntza-komunitateak oso harrera ona egiten dio.

    Topaketen helburu nagusia da gazteengan zientzia ezagutzeko jakin-mina piztea eta bokazio zientifikoak sortzea. top@DIPC – Zientziarekin solasean! XIII. topaketa Donostian/San Sebastian (Victoria Eugenia Antzokia) eta Bilbon (Bizkaia Aretoa – UPV/EHU) izango da, jaialdiaren astean. Giro lasaian eta hurbilean, ikasleek aukera izango dute zientzialari handi batzuekin hitz egiteko eta beren zalantzak eta galderak haiei zuzenean azaltzeko.

    Topaketetako saio bakoitzean, nazioartean ospe handia duten bi edo hiru ikertzaile izango dira, Passion for Knowledge 2023ra gonbidatutakoen artean aukeratuak, eta Pedro Miguel Etxenikek egingo ditu moderatzaile-lanak. Gonbidatutako zientzialariek zientziarako eta ikerketarako duten grinari buruz hitz egingo dute, eta ikasleen galderei erantzungo diete, beren ibilbide profesional luzeetan metatutako bizipenak eta esperientziak partekatuz.

    Abian da atzerako kontaketa. Uztailaren erdialdean, topaketen berri emango da, gonbidatutako zientzialarien panela barne, eta izena emateko epea zabalduko da, Euskadiko ikastetxe guztietara zuzendua.

    Jaialdiaren albiste guztiak jasotzeko, eman izena gure buletinean:

  • Creativium, zientziarekiko begirada sortzaile bat

    Creativium, zientziarekiko begirada sortzaile bat

    Donostia International Physics Centerrek (DIPC) irailaren 30etik urriaren 5era izango den Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdiaren baitan antolatu du Creativium. Diziplinarteko proiektua da, eta sormen zientifikoa artearen eta literaturaren ikuspegitik aztertzen eta islatzen du. Mito eta sinesmenetatik harago, egiaztatu nahi du sormen zientifikoa garatu, sustatu eta ikertu egin daitekeen prozesu bat dela.

    Creativium diziplinarteko proiektu bat da, eta sormen zientifikoa artearen eta literaturaren ikuspegitik aztertzen eta islatzen du. Proiektuaren helburua da mito eta sinesmenetatik harago, egiaztatzea sormena, bereziki sormen zientifikoa, garatu, sustatu eta ikertu egin daitekeen prozesu bat dela. “Sormen ideia orok aurretiko prestakuntza eta ontze prozesu bat izan behar du, argialdi edo “Eureka!” une gisa ezagutzen duguna izateko”, adierazi du Gustavo Ariel Schwartz proiektuaren koordinatzaileak.

    Zientzialarien eguneroko jardunaren argazki artistikoek eta sormenari eta sormen-prozesuei buruzko testuek lagunduta, Creativium erakusketak arlo artistikoaren eta zientifikoaren arteko ikuspegi bikoitzeko hausnarketa bat proposatzen du. “Betiko leku komunetatik eta estereotipo sinplifikatzaileetatik urruntzen gaituen hausnarketa bat da, muga lausoen eskualdera eramaten gaituena non estetikoa abstraktuarekin mintzatzen den eta ludikoak sormena bultzatzen duen. Gorputz-adimena dikotomia desagertzen den eremua da; eta ziurgabetasunak, gu geldiarazi beharrean, ezezaguna den horretan murgiltzera gonbidatzen gaitu”, dio Gustavo Ariel Schwartzek.

    Proiektuaren arduradunak zera nabarmendu du: “pentsamendu sortzailea ezinbestekoa da zientzian. Hala ere, gure gizartearen imajinario kolektiboan sormena arteari edo literaturari lotuago egoten da zientziari baino. Gure garaiko irudimenean oso sustraituta dagoen ideia da literaturak edo arteak intuizioz lan egiten dutela, eta zientzia, berriz, metodoen bidez lantzen dela. Sormena dohain bat dela oso zabalduta dago: sormena daukazu edo ez zara sortzailea. Bereziki, sormenari buruzko mito horiek guztiak zabalduago daude lan zientifikoetan eta artistikoetan. “Jenioaren” ideia desegokia da gure imajinarioaren barruan. Sinesten dugu sormena une epifaniko horretan bakarrik oinarritzen dela, alegia, Arkimedesen ¡Eureka! oihu horretan edo Newtonen sagarraren adibidearen kasuan. Baina, egia esan, une epifaniko guztien atzean lan luzea eta sakona egiten da beti”. “Proiektuaren helburuetako bat da mito eta sinesmen faltsu horiek albo batera utzi eta publikoari sormen zientifikoaren atzean dagoen grina eta ahalegina erakustea”, azpimarratu du Gustavo Ariel Schwartzek.

    Proiektu berri honek sormen zientifikoa diziplinarteko ikuspegi batetik aztertzea proposatzen du, sormen-prozesuak hobeto ulertzeko. Zientziaren, artearen eta literaturaren arteko hibridazio horrek ondorengo galdera hauen berri emango du: nola sortzen dira ideia handiak? Sormenari mesede egiten dioten ingurune (fisikoak edo psikologikoak) existitzen al dira? Ba al dago sormenaren teoria bat? Sorkuntza bakarka vs. elkarlana. Arazoarekin lotura emozionala. Zeintzuk dira sormenaren oinarri neurologikoak? Ba al dago adimenaren eta sormenaren arteko harremanik? Sormena irakatsi daiteke? Umorea eta sormena. Irudimenaren aukerak eta mugak.

    Gustavo Ariel Schwartz ikertzaileak 2010etik DIPCn zuzentzen duen Mestizajes programako ekimen berri bat da Creativium. Gustavo Ariel Schwartz da erakusketaren komisarioa, Paula Arbide argazkilaria eta Kris Meraki diseinatzailea. Proiektua DIPCk antolatu eta finantzatu du, CSIC Fundazio Orokorraren laguntzarekin. Halaber, erakunde hauek parte hartu dute: Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusia (CSIC), Materialen Fisika Zentroa eta UPV/EHUko ehukultura. Argazki-erakusketaz harago, Creativium proiektua argazki-liburu bat (liburu-dendatan eskuragarri dago) eta webgune bat ere bada: creativium.mestizajes.es

    Argazki-erakusketa eskatzeko eta edozein erakunde interesatuk bere instalazioetan jendaurrean erakusteko aukera ere ematen du Creativiumek.

  • Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdia lehenengo aldiz Iruñean

    Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdia lehenengo aldiz Iruñean

    Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdi erraldoiko jardueren artean, urriaren 4an, ostiralean, herritarrentzako bi hitzaldi publiko antolatu dira Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioan, zientziaren alorrean punta-puntako eta nazioarteko bi adituren eskutik. Jaialdiko presidenteak hauek dira: Pedro Miguel Etxenike, UPV/EHUko katedraduna eta DIPCko presidentea eta Ricardo Díez Muiño, CSICeko ikertzaile zientifikoa eta DIPCko zuzendaria.

    Pamela Diggle landareetan espezializatutako biologo ospetsua da eta eboluzioak landareen garapenean nola eragiten duen ikertzen du. Nola “dakite” landareek noiz loratu eta noiz eman fruitua? Horretarako, landareak zenbait ingurune-seinalez baliatzen dira, hala nola tenperaturaz, zeina mundu osoan aldaketa prozesu bizkor baten dagoen. Hitzaldi honetan, Alaskara bidaiatuko dugu. Izan ere, Alaskan klima-aldaketaren erritmoa bereziki azkarra da eta bertan antzemango dugu zer ekarriko digun etorkizunak.

    Jean-Marie Lehnek Kimikako Nobel Saria jaso zuen 1987an “molekulen ezagutzaren” (hau da, molekulek nola ezagutzen duten elkar eta nola lotzen diren modu selektibo batean) oinarri kimikoari buruzko lanarengatik. Urteetako lanaren ondorioz, “kimika supramolekularra” izeneko eremu berri bat definitu zuen kimikaren barruan. Izan ere, unibertsoaren eboluzioak materia forma gero eta konplexuagoak sortu ditu autoantolakuntzaren bidez, partikuletatik hasi eta materia bizidun eta pentsatzaileraino. Hitzaldian zientziari buruzko gogoeta kontzeptual orokorrak aurkeztuko dira.

    Iruñeako hitzaldiek Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeako Planetarioaren laguntza dute. Hain zuzen ere, Javier Armentia Iruñeako Planetarioko zuzendariak koordinatu du Iruñean antolatutako ekintza hori.

    P4K jaialdiaren laugarren edizio honetan zazpi Nobel saridunek eta mundo mailako adituek hitzaldi irekiak eskainiko dituzte Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Bilboko Guggenheim Museoan, Iruñeako Baluarten eta Bergarako Errege Seminarioan irailaren 30etik urriaren 5era. Ikasleen eta zientzialarien arteko topaketak, bertsolariak, Naukas saioak, erakusketak eta haurrentzako tailerrak ere badira egitarauan. Edonoren esku dagoen luxu bat da ikasten jarraitzeko eta zientifikoki ongi informatutako gizartea bultzatzeko.

    Hitzaldi guztiak doakoak dira. Parte hartzeko jaialdiaren webgunean izena ematea eta lekua gordetzea gomendatzen da: p4k.dipc.org

    Hitzaldi guztiak zuzenean emango dira streaming bidez, jaialdiaren webgunean eta EITB Cosmos-en.

  • Bilbo Passion for Knowledge (P4K) 2019 zientzia-jaialdian murgilduko da

    Bilbo Passion for Knowledge (P4K) 2019 zientzia-jaialdian murgilduko da

    Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdi erraldoiko jardueren artean, urriaren 3an, ostegunean, herritarrentzako bi hitzaldi publiko antolatu dira Guggenheim Museoan, bi Nobel saridunen eskutik.

    Albert Fert fisikari frantziarrak Fisikako Nobel Saria jaso zuen 2007an magnetoerresistentzia erraldoia (GMR) aurkitzeagatik. GMRak elektronika mota berri batean, espintronika deritzona, egindako oinarrizko ikerketei bultzada eman zien, eta espintronikaren alor horrek dagoeneko aplikazioa garrantzitsuak ditu ordenagailuetan, telefono mugikorretan… Hitzaldian azalduko du oinarrizko fisikan egindako aurrerapenak gaur egun erabiltzen ditugun informazioaren teknologia guztien jatorria bihurtu direla.

    Barry Barish ezinbesteko pertsona da grabitazio-uhinen detekzioan eta Fisikako Nobel Saria jaso zuen 2017an. Grabitazio-uhinen existentziaren aurkikuntzaren ehun urteak deskribatuko ditu bere hitzaldian. Barishen hitzetan, grabitazio-uhinek zientzia berri eta zirraragarri baterako ateak irekiko dituzte, gure unibertsoa aztertzeko modu guztiz berria baita.

    Hitzaldi guztiak doakoak dira. Parte hartzeko jaialdiaren webgunean izena ematea eta lekua gordetzea gomendatzen da: p4k.dipc.org

    Puntako zientzialarien eta ikasleen arteko topaketak

    Hurrengo egunean, urriaren 4an, ostiralean, puntako zientzialarien eta Bigarren Hezkuntzako zein Batxilergoko ikasleen arteko topaketak egingo dira. Ikasleek aukera izango dute giro lasai eta atsegin batean Albert Fert Fisikako Nobel sariduna, Maria Martinon-Torres paleoantropologoa eta CENIEHko zuzendaria eta Christophe Rossel fisikari esperimentala gertutik ezagutzeko eta galderak zuzenean planteatzeko. Gonbidatutako ikertzaileek zientziarekiko eta ikerketarekiko grinari buruz hitz egingo dute eta beren bizipenei eta ibilbide profesionalean metatutako esperientzia guztiei buruzko galderak erantzungo dizkiete ikasleei. Topaketa hauen helburu nagusia da, hain zuzen, Euskal Herriko ikasleen artean ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioa bultzatzea eta ezagutzarekiko pasioa piztea.

    Bilboko hitzaldiek zein topaketek DIPCren patronoa den Telefónicaren laguntza dute.

    P4K jaialdiaren laugarren edizio honetan zazpi Nobel saridunek eta mundo mailako adituek hitzaldi irekiak eskainiko dituzte Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Bilboko Guggenheim Museoan, Iruñeako Baluarten eta Bergarako Errege Seminarioan irailaren 30etik urriaren 5era. Ikasleen eta zientzialarien arteko topaketak, bertsolariak, Naukas saioak, erakusketak eta haurrentzako tailerrak ere badira egitarauan. Edonoren esku dagoen luxu bat da ikasten jarraitzeko eta zientifikoki ongi informatutako gizartea bultzatzeko.

    Bilboko ekintza guztiak Telefonicaren, DIPCren patronoa denaren, parte-hartze bereziari esker egingo dira. Javier Benitok, Telefonica Euskadiko zuzendariak bi ekintzen irekiera-ekitaldian parte hartuko du eta ikasleek egindako galdera onerari emango dio saria ostiraleko saioan.

  • Passion for Knowledge 2019 jaialdian 10.000 pertsonak hartuko dute parte

    Passion for Knowledge 2019 jaialdian 10.000 pertsonak hartuko dute parte

    Donostia International Physics Centerrek (DIPC) antolatuta, Passion for Knowledge (P4K) 2019 jaialdian azken urteotako aurkikuntza zientifiko garrantzitsuenetakoen protagonista izan diren zazpi Nobel saridunek eta ikertzaile handiek parte hartuko dute. Edonoren esku dagoen luxu bat izango da aditu horiekin ikasten jarraitzea eta zientifikoki ongi informatutako gizartea bultzatzea.

    Passion for Knowledge (P4K) 2019 nagusiki Donostian izango da, 2019ko irailaren 30etik urriaren 5era, baina ekintzak antolatu dira Bilbon, Iruñean eta Bergaran ere. Donostia International Physics Centerrek (DIPC) antolatu du jaialdia.

    Jaialdi erraldoi honetan zazpi Nobel saridunek eta mundu mailako ikertzailek ezagutzarekiko pasioa piztuko dute jarduera ezberdinetan parte hartuko duten milaka herritarrengan: edonoren esku dagoen luxu bat izango da, esaterako, Victoria Eugenia antzokiko, Guggenheimeko edo Baluarteko Hitzaldi Nagusietara joatea.

    Diziplina zientifiko ezberdinetako nazioarteko hainbat Nobel saridunen eta ospetsuen eskutik, bertaratutakoek astrofisika, kosmologia, fisika kuantikoa, botanika, biomaterial adimendunak edo paleoantropologia bezalako gaiak ezagutzeko aukera izango dute.

    Gonbidatuen artean daude, esaterako, pulsarra deskubritu zuen Jocelyn Bell Burner zientzialaria; Barry Barish grabitazio uhinen astrofisikaria (Fisikako Nobel Saria, 2017); Jean-Pierre Sauvage makina molekularren diseinatzailea (Kimikako Nobel Saria, 2016); Martina Martinon paleoantropologoa eta Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionalaren (CENIEH) zuzendaria; eta Serge Haroche fisika kuantikoan aditua (Fisikako Nobel Saria, 2012), besteak beste.

    2019an Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea ospatzen da, eta Passion for Knowledge (P4K) jaialdiak bere osagaietako bat omenduko du: wolframa (W), 1786an Elhuyar anaiek lehen aldiz Bergaran isolatu zuten elementua.

    Victoria Eugenia Antzokian izango da, halaber, Bertso Passion ekimenaz gozatzeko aukera, zientzialarien aparteko begirada eta Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Iñaki Murua bertsolarien errima kantatuen edertasun eta asmamena uztartuz; edo dagoeneko ezagunak diren Naukas Passion saioak, Espainiako dibulgatzaile ezagunenen parte hartzearekin. Halaber, Creativium argazki-erakusketa inauguratuko da jaialdiaren baitan: gizabanakoaren sormenari eta bere alderdi ezberdinei buruzko hausnarketa egitera gonbidatuko gaituen diziplinarteko proiektua. Bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleen eta Nobel saridunen zein punta-puntako zientzialarien arteko Topaketak antolatu dira laugarren edizio honetan ere, Donostian eta Bilbon. Topaketa horietan Euskal Herriko 100 ikastetxek parte hartuko dute gutxi gorabehera. “Topaketa horien helburu nagusia da bokazio zientifiko teknologikoak sustatzea eta ezagutzarekiko pasioa piztea”, dio Pedro Miguel Etxenikek, P4K 2019ko presidenteak.

    Gainera, larunbat goizean Passion Txiki izango da Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoan. Gazteentzako zientzia-jaialdi txiki honek hainbat jarduera zientifiko dibertigarri bilduko ditu: esperimentu tailerrak, ipuin-kontalari zientifikoak, jolasak, eta abar.

    Bestalde, zientzia zabaltzea gero eta garrantzitsuagoa denez, P4Kren edizio honek dibulgazioaren arloan trebatzeko jarduerak antolatu nahi izan ditu komunitate zientifikoko gazteenentzat: Doktorego-ikasleen trebakuntza. Halaber, nazioarteko zientzialari gazteei zuzenduriko udako nazioarteko eskola bat ere izango da: Dynapeutics. Antolatzaileek berariaz eman dizkiete eskerrak jaialdia diruz lagundu duten erakundeei: “Passion for Knowledge 2019 antolatu ahal izan dugu DIPCko patronoen etengabeko laguntzari esker (Eusko Jaurlaritza – Hezkuntza Saila eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila -, Gipuzkoako Foru Aldundia, UPV/EHU, Donostiako Udala, Kutxa, Telefónica, EDP eta CAF); halaber, berariazko finantziazioa jaso dugu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik, bere BERC programaren bidez. Bestalde, jaialdiak diru-laguntza jaso du Zientzia eta Teknologiaren Espainiako FECYT Fundaziotik – Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa, eta CFM eta CIC nanoGUNE ikerketa-zentroen elkarlan berezia izan du”.

    DIPCko zuzendari Ricardo Díez Muiñok gaineratu duenez, “Passion for Knowledge munduko zientzia dibulgazio jaialdi onenetakoa da, eta ez dira gure hitzak horiek, edizio honetako gonbidatuetako batek, William Friedman Harvard Unibertsitateko Lorategi Botanikoaren zuzendariak esandakoak baizik”.

    Aurkezpenarekin amaitzeko, Pedro Miguel Etxenikek beti DIPC gidatu duen ideia azpimarratu du, “zientzia balio kultural, ekonomiko eta estetikoa da”, eta gogora ekarri ditu André Brahic astronomo frantziarraren hitzak: “Ideia zientifikoen historia eskola bikaina da ezagutzarekiko pasioaren zerbitzura dauden ezaugarri nagusiak lantzeko: zalantzak, apaltasuna, zorroztasuna, zintzotasuna eta espiritu kritikoa”.

    Jaialdian antolatutako ekitaldi guztiak doakoak izango dira. Edukiak gaztelaniara, ingelesera eta euskarara itzultzeko interpretazio-zerbitzua izango da entzuleen eskura, eta hitzaldi nagusiak zuzenean emango dira streaming bidez, jaialdiaren web-orrian eta EITB Cosmos-en. Passion for Knowledge (P4K) 2019n parte hartzeko, jaialdiaren webgunean izena ematea eta lekua gordetzea gomendatzen da: p4k.dipc.org.

  • Álvaro de RÚJULA CERNeko fisikaria, François ENGLERTen ordez

    Álvaro de RÚJULA CERNeko fisikaria, François ENGLERTen ordez

    Istripu bat dela eta, ondorio larririk gabea zorionez, François ENGLERT ezingo da Passion for Knowlege 2016 jaialdian izan. Absentzia nabaria izango da, baina albiste ona da bere ordez beste hizlari bikain bat izango dugula gure artean: Álvaro de RÚJULA, munduko fisikari teoriko garrantzitsuenetako bat.

    Alvaro de RÚJULA CERNeko ikertzailea da 1997tik, eta CERNen Hadroien Talkagailu Handia martxan jarri zuen lantaldearen kide nagusietako bat izan zen. Makina erraldoi eta ahaltsu horrek Brout-Englert-Higgs bosoi iheskorraren existentzia baieztatu zuen duela urte gutxi. Partikula horren existentzia teorikoki aurreikusi zuen 1964an, hain zuzen ere, François Englertek besteak batzuen artean, eta aurkikuntza horregatik irabazi zuen Fisikako Nobel saria.

    Orain, Passion for Knowledge 2016 jaialdian, bi fisikari teoriko handi horien arteko lotura estutuko dugu.

    “Sorkuntza arteetan, zientzietan eta mitoetan (Higgs bosoia eta gainerako guztia)” izenburu iradokitzailea du Alvaro de RÚJULAk eskainiko duen hitzaldiak. Asteazkenean izango da, irailaren 28an, arratsaldez, Victoria Eugenia Antzokian, hitzaldi nagusien saioa itxiz, Sir John PENDRYren eta William FRIEDMANen ondoren.

    Passion for Konwledge antolakuntzatik lehenbaitlehen osatzea opa diogu Englert irakasleari.

  • Europako Fisika Elkarteak DIPC sarituko du Passion for Knowledge 2016 jaialdian

    Europako Fisika Elkarteak DIPC sarituko du Passion for Knowledge 2016 jaialdian

    Zientzian egindako lana eta dibulgazio-jarduerak aitortzeko, EPSk DIPC sarituko du Passion for Knowledge 2016ren amaiera-ekitaldian.

    Europako Fisika Elkarteak (EPS) Donostia International Physics Center (DIPC) sarituko du, Materia Kondentsatuaren Fisikan eta Materialen Zientzian egindako ekarpen paregabeagatik, baita antolatutako askotariko dibulgazio-jarduera arrakastatsuengatik ere. 2000. urtean sortu zen DIPC, materialen fisikako oinarrizko ikerketan jarduten duen erakundea, eta euskal zientziaren erreferente bihurtu da, urte gutxian. Ikerketa-zentro berdingabea da, bai haren egitura instituzionalagatik bai funtzionamendu-ereduagatik. Bestalde, ikerketan bikaintasuna bilatzeaz gainera, ezagutza zientifikoa gizarteratzeko erantzukizuna hartzen du bere gain. Hain zuzen ere, DIPCk hirugarrenez antolatzen duen zientzia-dibulgazioko Passion for Knowledge jaialdiaren amaiera-ekitaldian aitortuko dio bere lana DIPCri EPSko presidente Christophe Rossel-ek, plaka ofizial bat emanez.

    EPS 1968. urtean sortu zen, eta Europako zientzia-elkarte garrantzitsuenetako bat da. Elkarteko kide dira, besteak beste, Europako 42 fisika-elkarte nazional, fisikaren arlo guztietako kideak eta Europako ikerketa-erakundeak. Guztira, 130.000 lagunek osatzen dute elkartea. Zientzia-elkarte gisa, EPSk fisikaren aurrerapena bultzatzen, Europako fisika-komunitatearen interesak defendatzen eta nazioarteko lankidetza sustatzen ditu. Arduradun politikoen eta herritarren aurrean fisikako ikerketak egiten duen ekarpen esanguratsuaren alde egiten du, elementu garrantzitsua baita Europaren aurrerabide ekonomiko, teknologiko, sozial eta kulturalerako. Aipatzekoa da, esaterako, EPSk Europako erakundeen zientzia-politikari buruzko eztabaida- eta erabaki-foroetan parte hartzen duela.

    Pedro Miguel Echenique DIPCko presidenteak adierazi duenez, “ohore handia da guretzat EPSren eskutik halako aintzatespena jasotzea, izen handiko erakundea baita EPS, eta lanean aurrera egiteko adore handia ematen digu, DIPC ikerketan eta zientziaren komunikazioan mundu mailako erreferente bilakatzeko”. Halaber, adierazi du saria garrantzitsua izateaz gainera, oso garrantzitsua dela Passion for Knowledge 2016 jaialdiaren testuinguruan EPSk bere Batzorde Exekutiboaren urteko bilera DIPCren Donostiako egoitzan egitea irailaren 30ean eta urriaren 1ean. EPSko presidenteak nabarmendu duenez, “bat egiten dugu, bete-betean, jaialdiaren helburuarekin: zientzia gizartearen eta ekonomiaren aurrerapenari laguntzen dion funtsezko kultura-jarduera gisa sustatzea”. Helburu hori betetzeko, jarduera-programa zabala antolatu du Passion for Knowledge 2016 jaialdiak, irailaren 27tik aurrera, herritar orori zuzendua. Egitarau osoa jaialdiaren webgunean dago ikusgai: p4k.dipc.org.

  • “Código Sapiens” diskurshowa

    “Código Sapiens” diskurshowa

    Jaialdiaren azken egunean saio oso berezi bat izango dugu

    Larunbatean, urriaren 1ean, arratsaldeko 17h30-tan, Xurxo MARIÑO neurozientzialari eta dibulgatzailea eta Vicente MOHEDANO aktorearen eskutik “Código Sapiens” discurshowa, hau da, hitzaldi antzeztu bat ikusteko aukera izanen dugu.

  • Argazki Erakusketa

    Argazki Erakusketa

    Passion for Knowledge 2016k Martin KARPLUS-en “Berrogeitamargarren hamarkadako kolorea” erakusketa aurkeztuko du.

    Irailaren 26tik azaroaren 20ra, Donostiako Aquarium-eko T aretoan, ikusgai izango da 50. hamarkadako argazkiez osatutako erakusketa hau. Argazkiek handik zenbait urtera mundu osoan ezagun egingo zen eta artean zientzialari gaztea zenaren jakin-min amaigabea eta ikuspegi humanista jartzen dute agerian

    Martin Karplus, Kimikako Nobel Sariduna 2013an, Passion for Knowledge 2016ko hizlarietako bat da, eta berak dakar, lehenengoz Frantziako Bibliothèque Nationale delakoan aurkeztu ondoren, eta mundu osoan hainbat lekuetan erakutsia izan eta gero, erakusketa hau.